Umore Azoka
Bilaketak
Ostirala, 2022ko Maiatzaren 20a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2022-04-04 Zabaldu egin da BOSTEKO 2022 erakusketarako komisariotza-proiektuak aurkezteko epea
BOSTEKO 2021 / BOSTEKO 2021

Bosteko 2022 erakusketarako komisariotza-proiektuak aurkezteko epea dagoeneko zabalik dago. Maiatzaren 2ko 15:00ak arte, interesdunek beren proposamenak aurkeztu ahal izango dute, eta horietan Bizkaiko hiru sortzailek osatutako eskaintza artistikoa zehaztu beharko dute.

Aurtengo deialdia erakusketaren 25. ekitaldiari dagokio eta horretan kulturaren ikerketa, garapen eta berrikuntza diren sortzaile gazteen abangoardia artistikoek proiektuak koordinatuta aurkeztu ahal izango dituzte komisario baten bitartez, oinarrietan jaso diren baldintzekin bat etorriz.

Bost udaletako (Leioa, Arrigorriaga, Basauri, Getxo eta Amorebieta-Etxano) bost erakusketa-aretoren artean antolatzen eta koordinatzen den erakusketa ibiltaria da Bosteko eta Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailaren babesa du.

Bosteko 1998an sortu zen eta, ordutik hona, 70 artista euskaldun baino gehiagoren lanak hartu ditu. Hala, Bizkaiko testuinguru kulturalean erakusketa sendoa bihurtu da. Ekimena euskal artista plastiko ospetsuen artelanak ikusgai jartzen ditu eta Bizkaiko Lurralde Historikoko udalerrietan ezagutzera eman eta zabaltzeko plataforma interesgarria da. Aurten, irailetik abendura ikusi ahal izango da aipatutako udalerrietan.

Deialdiaren oinarriak

Interesdunek deialdiaren oinarriak eskatu ditzakete erakusketa antolatzen duten bost udalerrien posta elektronikoen bitartez:

? LEIOA: agarcia@leioa.eus
? ARRIGORRIAGA: agaraizabal@arrigorriaga.eus
? AMOREBIETA-ETXANO: marriaga@amorebieta.eus
? BASAURI: aartetxe@basauri.eus
? GETXO: lmartin@getxo.eus

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa