Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Apirilaren 20a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2022-03-23 Umorea eta kaleko arteak izango dira nagusi datozen hilabeteetako kultur programazioan
Kultur Leioa / Kultur Leioa

Kultur Leioa motorrak berotzen hasi da Umore Azoka 2022ra begira, apirilean antzerkia eta umorea ardatz izango dituen programazioarekin. Gainera, prest dago uztailean Leioako auzoetara kultura eramango duen programazioa.

Apirilari hasiera emateko, Orpheo abesbatza leioaztarrak bere 20 urteko ibilbideko ereserkirik nabarmenenak errepasatuko ditu. Txikienek ere proposamen bereziak izango dituzte, Glu Gluren 'Perez Sagutxoa’ (APIR 4) ipuin klasikoaren moldaketa ikusteko aukera izango dute, komediari lehentasuna emanez eta dantza zein abestiekin apainduz. ‘La cazadora de mitos' antzezlana apirilaren 8an iritsiko da Kultur Leioara, ia estreinaldi gisa eta antzerkia, zinema, musika eta animazioa uztartuz.

Denboraldi honetan komediak oso presente egongo dira Kultur Leioan: Txalo Produkzioak 'El candidato' (APIR29) ekarriko digu; lehendakari berri baten eta bere psikiatraren istorio dibertigarria dakarkiguna. Psikiatrak tika urduri bat gainditzen lagunduko dio Lehendari bereziari, ikusleen artean ezagunak diren bi aurpegirekin: Iker Galartza eta Zuhaitz Gurrutxaga. Yllana konpainiak, bere aldetik, antzerki konpainiei eta munduan zehar izan dituzten abentura dibertigarriei omenaldi polita egingo die ‘Passport’ lanarekin (MAI 6). Bitartean, ‘El dilema del jamón' (EKA17), umorea eta ironiaz betetakoa, Gurutze Beitia eta Txemi Parra berriz ere taula gainean elkartzen dituen lana.

Musika ere ez da faltako denboraldi honetan, Gisele Jacksonek (EKA3) house eta dance musikarik onena ekarriko digu Leioara.

Umore Azoka
Leioako Umore Azoka gure kaleetara itzuli da, herriko eta kaleko arteen sektorerako hitzordu garrantzitsuenetako bat. Umore Azoka-Leioako Artista Azokaren XXII. edizioak 40 konpainia aurkeztuko ditu, eta kaleko arteen ospakizun handia izango da maiatzaren 19, 20, 21 eta 22an.

40 konpainia horietatik 19 Euskal Herrikoak dira, 15 Estatukoak – Madril, Katalunia, Balear Uharteak, Galizia, Andaluzia, Gaztela-Mantxa eta abar – Eta 5 Internazionalak -Txile, Italia, Japonia, Portugal eta Frantziatik etorriak-. Gainera, ohikoa den bezala, jarduera paraleloak ere antolatuko dira, hala nola hitzaldiak, jardunaldiak, liburuen aurkezpena, Umore Meeting-ak edo negozio-bilera azkarrak, Leioa Kaleko Arteen gune bihurtuko dute, ez bakarrik Euskadi mailan, baita Estatu osoko mailan ere.

Kultura kalera aterako da
Leioako Txorierri, Pinueta, Lamiako eta San Bartolome auzoetan kaleko bi lan eszeniko izango dira ikusgai uztaileko lehen asteburuan. Zirko Txoskoren Oh-Pera eta Hugo Miroren Juegas, uztaileko lehen asteburuan Umore Azokaren esentzia gogoraraziko digutenak.

Uztaileko asteburuetan ere zinea kalera aterako da, Aldapa Auditorioan, hileko ostiral guztietan 22:15ean.

Margolari Lehiaketa
Maiatzaren 8an pintura zaleek hitzordua dute Leioan. Jardunaldi berezi honetan Leioako edozein ikuspegi islatu ahal izango dira eta sari mamitsuak lortu ahal izango dira. 12 urtetik gorako pertsona guztiek parte hartu ahal izango dute lehiaketa honetan, eta hiru sari nagusi (1.300, 1.100 edo 800 euro gehi pintura-paleta bat), gaztetxoentzako Gaztea saria (800 €), tokiko lanik onena (500 €) edo harrobia saria (120 €) eskuratzeko aukera izango dute.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa