Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Apirilaren 20a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2022-03-22 Googaz Leioara itzuliko da emantzipazioaren erronkarekin
googaz / Googaz

Leioa izango da oraingo honetan Googaz esperientziaren abiapuntua. Mugimendu hau, gazte inkonformista talde batek sortua eta Diputazioak eta Kuna BBK-k babestua, ikasteko eta gure gizartearen erronkei irtenbidea emateko gogoa duten gazteei zuzenduta dago. Datorren martxoaren 26an, larunbata, Googaz esperientzia Leioara itzuliko da.

Oraingo honetan, Leioako gazteek emantzipazioari buruz lan egin beharko dute. Hori izango da aurten jorratuko den gaia, eta horri irtenbideak bilatu beharko dizkiote taldean lan eginez.

Parte hartzaileak 18 eta 30 urte bitarteko leioaztarrak izango dira, 3 pertsonako taldeetan lan egingo dutenak eta Googaz-en webgunearen bidez izena eman beharko dutenak.

Datorren larunbatean, Anbotoko Mariren elezaharrean oinarrituz, parte hartzaileek haurtzaroko jolasetan parte hartuko dute, beste taldeekin lehian.
Haurtzaroko jolasak gainditzea lortzen duten taldeak emantzipaziotik gero eta hurbilago egongo dira. Talde irabazleak emantzipazioa lortuko du, hor dago erronka.

Aurtengo lehen esperientzia Leioan izango da, eta datozen asteetan Bizkaiko hainbat udalerritan ibiliko da.

Udalerri bakoitzeko talde irabazleak, herri bakoitzeko 3 gaztek, Bizkaiko gainerako udalerrietako talde irabazleekin lehiatzeko aukera izango du.
Ekaineko asteburu batean egingo den fase honetan, emantzipazioarekin zerikusia duten hainbat dinamikaren bidez.

Lurraldeko kopetako talde irabazleek bizi-esperientzia bat eta ABC (Africa Basque Challenge) programaren bidez Senegalera bidaia bat izango dute sari gisa.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa