Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Apirilaren 25a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2022-02-22 Leioako inauteriak haurrentzako emanaldietan oinarrituko dira Haurrentzako emanaldietarako sarrerak salgai daude jada Kultur Leioan, eta mozorrotuta doazenentzat doakoa izango da sarrera.
Zirika Zirkus / Zirika Zirkus

Leioako Udalak aurtengo Inauterien ospakizunak haurrentzako emanaldietan zentratzea erabaki du. Otsailaren 26an, larunbata, eta martxoaren 1ean, asteartea, txikiek emanaldiak izango dituzte Kandelazubietan; jai giroa, berriz, Bentazaharreko Mutiko Alaiak boskoteak jarriko du larunbat arratsaldean.

Otsailaren 26an, larunbata, 18:00etan, Patxin eta Potxin pailazoen emanaldia izango da, gure ingurua zaintzearen garrantziaz hitz egiteko. Asteartean, berriz, bi emanaldi izango dira: Zirika Zirkus 12:00etan eta Tor Magoa 18:00etan. Sarrera doakoa izango da mozorrotuta doazenentzat, gainerakoentzat 2 eurokoa izango da emanaldi bakoitzeko.

Helduek Bentazaharreko Mutiko Alaiak musika taldearen emanaldi ibiltaria izango dute larunbat arratsaldean Leioako hainbat tabernatan. Kultur Leioatik abiatuko dira eta Estartetxe, Iparragirre eta Taberna Zaharra igaro ondoren, Ikea Barri, Sabino Arana eta Euskal Etxeen plazan amaituko dute. Larunbatean izango da, 18:00etatik 21:00etara.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa