Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Apirilaren 25a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2022-02-16 Leioak BAKQ ziurtagiriak emango ditu Herritarren Arretarako Zerbitzuetan
BAQK / BAQK

Leioako Udalak, Udalaren eta Gaztelubideren Herritarrentzako Arreta Zerbitzuen bidez, erraz eta doan ematen die Izenperen BAKQ identifikazio elektronikorako bidea leioaztarrei.

Identifikazio-ziurtagiri horri esker, euskal administrazioen egoitza elektronikoetan (Udala, Osakidetza, Eusko Jaurlaritza edo Bizkaiko Foru Aldundia) hainbat kudeaketa egin daitezke, hala nola errolda agiriak, laguntza-eskaerak, dokumentuen erregistroa edo obra-lizentzien eskaerak.

16 urtetik gorako pertsona fisikoek bakarrik eskatu ahal izango dute BakQ, eta ezinbesteko baldintza izango da helbide elektroniko bat eta telefono mugikor bat adieraztea, ondoren zerbitzua erabiltzeko balioko duen pasahitza jasotzeko.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa