Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Apirilaren 25a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2022-02-14 Leioako familia eskola zabalduko da
Familias / Familiak

Martxoko lehen astean Leioako familien eskola jarriko da martxan, Udaleko Hezkuntza Sailaren ekimenez, MARA-MARA hazkuntza- eta familia-zentroaren baliabide profesionalak izango dituena.

Hasteko, hiru adin-talde elkartuko dira, martxotik ekainera bitartean:

• TITI TA TE, 0-2 urte bitarteko haurrak dituzten familientzako programa. Zure umea askatasunez mugitu ahal izateko pentsatutako espazio bat, non zurea bezalako beste familia batzuk ezagutuko dituzun. Larunbatetan izango da, 10:00etatik 11:30era, eta martxoaren 5ean hasiko da.

• BITAN, 2-6 urte bitarteko haurrak dituzten familientzako programa. Zure seme-alabekin emozionalki lotzeko gunea, magal, kontaktu, haur kanta, masaje eta jolas, psikomotrizitate jokoen bidez. Larunbatetan 11:30etatik 13:00era izango da, eta martxoaren 5ean hasiko da.

• FAMILI ON, 6 eta 12 urte bitarteko haurrak dituzten familientzako programa. Gune horretan familia-loturak eta familiaren ongizatea hobetzeko tresnak eta baliabideak sortu eta indartuko dira. Ostiraletan izango da, 18:00etan, eta martxoaren 4an hasiko da.

Familien eskola Mendibile Ikastetxea izan zenaren eraikinean kokatuko da, Mendibil kaleko 13an, lehenengo solairuan.

Partaidetza librea da, doakoa, mota guztietako familientzat, baina Leioan erroldatuta egon behar da. Izena emateko, inprimaki hau bete beharko da.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa