Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Martxoaren 29a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2022-02-03 Jaurlaritzak eta Leioako Udalak protokolo bat bultzatu dute udalerria EHUrekin lotuko duen autobus elektrikoko sistema bat sortzeko Euskal Trenbide Sareak udalerriko garraio publikoaren lineei buruzko azterlan bat lizitatuko du aurtengo lehen hiruhilekoan.
Iban Rodriguez y Pedro Marco / Iban Rodriguez eta Pedro Marco

Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak eta Leioako Udalak gaur aurkeztu dute bi erakundeek EHUko Leioako campusa eta metro geltokia lotuko dituen anezka-zerbitzu bat sortzeko aurrera egingo duten protokoloa. Azpiegitura eta Garraioetako sailburuorde Pedro Marcok eta Leioako alkate Iban Rodriguezek azaldu dute hemendik aurrera landuko duten proiektua, bi puntuen arteko mugikortasun jasangarri eta adimenduna autobus elektrikoko sistema baten bidez loturan oinarrituko dena.

Bi erakundeek autobus elektrikoarena berretsi dute, ingurumen- eta finantza-iraunkortasunari dagokionez, alternatiba mesedegarriena baita lotura horri heltzeko. Horrela, Leioak garraio publikoaren sistema handitzea lortuko du, metro-geltokiaren (L1) eta Leioako unibertsitate-campusaren artean dagoen lau kilometroko distantzia betetzeko.

Linea berri horri ekiteko lehen urratsa 2022ko lehen hiruhilekoan egingo da, eta Euskal Trenbide Sareak (ETS) udalerriko autobus linea publikoen diseinuaren azterketa bat lizitatuko du, bertan autobus elektrikoaren linea berria sartuko baita mugikortasun-sistema osoa modu integralean optimizatuz. Protokoloak aukera emango du trafikoa kudeatzeko, autobus elektrikoko sistema bat sortzeko eta mugikortasun integratuaren aldeko apustua egiteko hainbat jarduketa abian jartzeko.

«Ingurumen-jasangarritasunaren eta berrikuntza teknologikoaren osagai sendoa duen jarduera da, eta aukera emango du campusaren eta metroaren arteko lotura nabarmen hobetzeko, lehendik dauden zerbitzuak osatuz», baloratu du sailburuordeak, eta nabarmendu du ibilgailuak % 100 elektrikoak izango direla eta beren karga-sistema izango dutela.

Bestalde, Leioako alkatea pozik agertu zen akordio horrekin; izan ere, garraio publikoko sare berri bat sustatzen du herrian, leioaztarrei garraio publikoaren erabilera are gehiago erraztuko diena, eta, gainera, garraiobide guztiz jasangarria eta ingurumenarekiko atsegina da, eta balio erantsi bat suposatzen du, “Leioarentzat lan egiten dugun hiri-ereduarekin bat datorrena”.

Jarduerak finantzatu, antolatu eta gauzatzearekin zerikusia duten alderdiak aurrerago sinatuko diren hitzarmenetan zehaztuko dira.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa