Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Apirilaren 25a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2022-02-02 Mendi Tour Leioara helduko da Mendi Astearen eskutik
MendiTour / MendiTour

Mendi Astea Leioara helduko da aurten ere. Eta programazio oso interesgarria aurkeztuko digu, solasaldiekin eta baita ere Mendi Tourreko pelikulekin.

Otsailak 2, Ignacio Mulerok “Detrás de la cuerda” solasaldia eskainiko du.

Otsailak 3, Phelipe Eizaguirreren “Himalaya invernal tras la cámara, cómo grabar en altura” solasaldia aurkeztuko du.

Biak, Kultur Leioako Auditoriumean jorratuko dira, 19:00etan, eta sarrera doan izango da lekua bete arte.

Otsailaren 8an, Eneko Arietaaraunabeñaren “Entrenamiento de escalada: principios básicos y consejos para una correcta progresión” hitzaldia programatuta dago Kultur Leioako prentsa aretoan (19:00etan). Sarrera doan izango da lekua bete arte.

Eta Mendi Tour Leioara itzuliko da aurten ere. Otsailaren 9an eta 10ean Mendi Festivaleko titulu onenak aurkeztuko dira.

Otsailak 9, “Mendiak 1976” laburmetraia programatuko da. Otsailaren 10ean, “Melting landscape glaciares”, “Txango”, “Amagana”, “Fire in the fingers” eta “The traverse” laburmetraiak ikusgai egongo dira. Proiekzio guztiak 19:00etan izango dira, Kultur Leioako Auditoriumean eta sarrera doan izango da lekua bete arte.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa