Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Apirilaren 25a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2010-03-05 Txilinbueltakak eta Gazterpe Abenturak irteerak antolatzen dituzte Parte hartzen duten gazteek eta txikiek euskaldunak izan behar dira. Leioako Euskara Zerbitzuak gazte zein txikientzat irteerak antolatu ditu, alde batetik Txilinbueltaka programaren irteera txikienentzat eta bestetik, nagusiagoentzat Gazterpe Abenturakoa. Irteerak apirilaren 6tik 9ra izango dira eta norako desberdin bi izango dituzte adinaren arabera.

Txilinbueltaka programaren irteera 1998tik 2003ra bitartean jaiotakoentzat zuzenduta dago. Irteera honetan txikiak Hondarribiko aterpetxera joateko aukera izango dute. Izena emateko epea gaurtik martxoaren 17ra arte izango da irekita, 9.00etatik 14.00etara. Irteera honetarako ordaindu beharrekoa 74,20 euro dira.

Bestalde, Gazterpe Abentura 1994tik 1997etara bitartean jaiotakoetzako ekintza da. Hauek Orioko Aterpetxera joan ahal izango dira. Izena emateko epea martxoaren 10etik martxoaren 17ra arte izango da irekita, 9.00etatik 14.00etara. Irteera honetarako ordaindu beharrekoa 74,20 euro dira.

Gogoratu behar dugu irteera hauen helburua umeak eta gazteak euren aisialdia euskaraz gozatzeko pentsatua dagoela, horregatik parte hartzen duten gazteek euskaldunak izan behar dira.

Irteera bien gaineko informazio gehiago atxikitutako dokumentuetan edo Euskara Zerbitzuan (Jose Ramon Aketxe plaza 11 4. solairuan (Kultur Leioa) Telefonoa: 94 607 25 76. e-posta: euskarazerbitzua@leioa.net).

Erlazionatutako dokumentuak:

Hondarribiko aterpetxea (pdf, 304 kb)

Orioko aterpetxea (pdf, 347 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa