Leioa
Bilaketak
Asteartea, 2024ko Apirilaren 16a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2022-01-26 HAPOren diagnostikorako saio parte-hartzaile berriak
Leioa HAPO / Leioa HAPO

Udalak HAPOren Diagnostikoan aurrez aurre parte hartzeko gonbita egiten die leioztarrei, Lamiakon, San Bartolomen eta Kultur Leioan otsailaren 1ean, 2an eta 3an egingo diren hiru saioen bidez.

Hasiera batean urtarrilaren 19rako aurreikusita zegoen saio parte-hartzailea atzeratu egin da, eta, orain, beste hiru saio proposatu dira udalerriko hainbat tokitan, herritarrei parte hartzeko aukera gerturatzeko eta 2021eko abenduko informazio-hitzaldian adierazitako herritarren eskaerari erantzuteko.

Saioak, hiru kasuetan, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara izango dira Lamiako ikastetxean otsailaren 1ean, asteartea; San Bartolome ikastetxean otsailaren 2an, asteazkena; eta Osoko Bilkuren Aretoan, Kultur Leioan, otsailaren 3an, osteguna. Osasun-egoera kontuan hartuta eta indarrean dauden osasun-neurriak errespetatuz, guneek edukiera izango dute eta aldez aurretik izena ematea gomendatzen da, on-line (https://hapo-leioa.net/eu/partaidetza edo https://hapo-leioa.net/es/participación) edo telefonoz (Bulego Teknikoa/Bulego Teknikoa 944 008 005).

Gainera, parte-hartze digitalak zabalik jarraitzen du martxoaren 1era arte. Parte hartzeko, nahikoa da Udalaren webgunera sartzea eta HAPOko 9 gaietan antolatuta dagoen kontsulta digital anonimoa egitea. Nahi diren gaietan parte har daiteke; guztietan, gutxi batzuetan, edo bakar batean. Hau da parte-hartze digitalari dagozkion esteka https://hapo-leioa.net/eu


Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa