Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Apirilaren 25a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2010-03-04 Leioako etorkinen herenak bigarren mailako ikasketak ditu
Inmigrante / Etorkina

Datu hau eta beste askok azken osoko Bilkuran aho batez onartu zen Leioako I. Inmigrazio Planan agertzen dira, modu horretan gure bizilagunak hobeto ezagutzeko aukera izango dugu. Beste gauza askoren artean, azterketa honek azaldu duenez, Leioan bizi diren etorkinak harrera ona izan dutela uste dute, eta hiru etorkinetatik batek bigarren mailako ikasketak ditu, besteak beste.

Kanpotik etorritako pertsona hauen artean Hego Amerikarrak dira gehienak Leioan, eta hauek dira baita ere onarpen handiena somatzen dutenak leioaztarren aldetik, beste gauza askoren artean, hizkuntza, erligioa, ohiturak eta kulturaren parte handia konpartitzen dituztelako.

Guztira etorkinen tasa Leioan %5ekoa da, azkenengoko 10 urteetan goraka joan izan den zifra baita. Azpimarragarria da, populazio multzo honen %30ak 30 urte baino gutxiago dituela, hau da, populazio aktiboa eta gaztea dela.

Ikasketei dagokionez, hiru etorkinetatik batek bigarren mailako ikasketak gainditu ditu (%34,6), oinarrizko ikasketak dituztenak bigarrenak dira (%31,9), eta %13ak Goi mailako ikasketak ditu. Honen aurrean ikasketarik ez dutenak daude, oso kopuru eskasa, %0,5a besterik ez.

Bestalde, 10 pertsonatatik 7k Hegoamerikatik eratorriak dira, EAEan eta Bizkaian ematen diren datuak parekatuz, hauetan %50 izaten da. Batez ere Boliviarrak dira gehienak (%35), atzetik Kolonbia (%13), eta gutxiengo batean Europar Batasunekoak (%15) eta Magreb (%7).

Aipatutako lau pertsonatatik hiruk ez dute 3 urte baino gehiago egin Leioan, hau da %73,14. Gainera Leioako kanpotarren populazioaren heren bat(%33,2) ez darama urte bat baino gehiago herrian erroldatuta. Hauetatik denbora gehien egiten dituztenak Leioan Ekuadorretik etorritakoak dira.

Leioara heltzen diren etorkinen erdiak beren herrietatik zuzenean datozela aitortzen dute, gehiago dira ostera, Bizkaiko beste herri batzuetatik datozenak, %82,5.

Datu guzti hauek gure bizilagun berriak hobeto ezagutzen laguntzen dizkigute, modu horretan multikulturaltasun errealitateari egokitzen gara, eta etorkizuneko erronkei behar bezala erantzuten lagunduko dizkigute.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa