Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2022ko Abenduaren 08a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2021-11-30 Bihartik aurrera, LeioaIndartu bonu berriak izango dira salgai
LeioaIndartu / LeioaIndartu

Leioako Udalak herriko merkataritzari laguntzeko LeioaIndartu Bonu gehiago jarri ditu salgai, hilaren hasieran salgai jarri ziren bonu horiek jende gehiagok eskuratu ahal izan ditzan. Udaleko webgunean eta zerbitzu anitzeko kutxazainetan egongo dira eskuragarri, bihar, abenduak 1, 9:00etatik aurrera.

Udalak 50.000 euroko partida bideratu du bonu sorta berri honetarako, joan den hilean bonurik gabe geratu ziren leioaztarrengana iristea helburu duena, atera eta egun gutxira agortu baitziren.

Baldintzak berdinak dira: 10 euroko bonua (erosketetarako 5 euro gehiago) eta 20 euroko bonoa (erosketetarako 10 euro gehiago), faktura bakoitzeko bi bonorekin metatu daitezke eta ezin dira eskudiruarekin trukatu. Bonuak bere zenbatekoaren berdinak edo handiagoak diren erosketetarako balio du. Bonuen salmenta NAN edo AIZ zenbaki bati lotuta egongo da; horrela, pertsona bakoitzak 120 €eros ditzake, azaroan erosi ez badu.

Bonu horiek bihartik aurrera eros daitezke Kutxabank kutxazainetan (beste banketxe bateko txartelak dituzten pertsonentzako kostu gehigarririk gabe) eta udalaren webgunean (www.leioa.net), eta 2022ko urtarrilaren 31ra arte erabili ahal izango dira.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa