Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Martxoaren 28a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2021-11-29 Leioa Kantika Koralak irabazi du Villa de Avilés XXXVII. Lehiaketaren saria
/

Leioa KANTIKA KORALA gazte abesbatza Asturiasko Avilesetik itzuli da 37. Villa de Aviles lehiaketaren lehen saria eskuratuz. Joan den larunbatean, azaroaren 27an, egin zen, eta Oñatiko Ganbara Abesbatzak, Iruñeko Aizaga Ganbera Abesbatzak, Leongo Angel Barja Abesbatzak eta Madrilgo Voces para la Convivencia abesbatzak parte hartu zuten, baita leioaztar abesbatza gazteak ere.

Randall Stroope, Maurice Ohana, Patrick Chiu eta Lisa Youngen lanak aukeratu zituen Kantikak bere lehiaketa programarako, eta erronka horri hogeita hamar kantariko abesbatza txiki batekin egin zion aurre, antolakuntzak osasun eta segurtasun arrazoiengatik jarritako murrizketen aurrean.

Azaroaren 28an, igandean, jakinarazi zen Leioa Kantika Koralari sari nagusia eman zion epaimahaiaren erabakia. Bigarren saria Angel Barja de León Abesbatzari eman zitzaion eta hirugarrena Oñatiko Ganbara Abesbatzari. Epaimahaiak aho batez hartutako erabakia eta Kantikaren "kalitate tekniko eta artistiko handia" azpimarratu ditu, baita "errepertorioa eta eszenaratzea egoki aukeratu izana" ere.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa