Leioa
Bilaketak
Asteazkena, 2024ko Apirilaren 24a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2010-03-03 Etxez etxeko zerbitzuak 105 pertsonataz arduratu zen iaz
etxez etxe / etxez etxe

Leioako Udalaren etxez etxeko zerbitzuak 96 etxeren ardura hartu zuen iaz, guztira 105 pertsona izan zirenak, hau da, eskatzaileen %92a.

Leioako etxez etxeko zerbitzuko langileek 32.757 lan ordu bete zituzten 2009.urtean, eta honetaz gain aparteko 51 ordu egin zituzten (jai egunak, zubiak edota kasu berezietan). Zerbitzua jaso zuten 96 etxeetatik, 9etan zerbitzu bikoitza egin izan zen, etxeko pertsona biek behar izan zutelako arreta hau, horregatik 105 dira hartutako pertsonak. Hauetatik 74 emakumeak izan ziren eta 31 gizonak. Ordutegi orokorra eguerdiko 14.00etara artekoa izan da.

Udal zerbitzu hau Gizarte Zerbitzuetatik eratorria da eta udal aurrekontuarekin bakarrik betetzen da. 2009.urtean aurrekontu honek gorakada somatu zuen 760.724 eurotara heldu arte. Etxez etxeko laguntza hau oso garrantzitsua da gure herriaren garapenerako, zuzeneko arreta eskaintzen zaie gaixoei eta euren familiei euren etxeetan bertan. Ongizatea mantentzea da helbururik nagusiena, bai fisikoa, gizartekoa edo mentala. Horrela gaixoa bere inguruan mantentzea lortzen da, bere bizi kalitatea handituz eta hobetuz.

Erabiltzaileek profil konkretukoak izaten dira:

- Autonomia pertsonalean arazoak dituzten pertsonak eta bakarrik bizi direnak.
- Minusbaliatuak direnak eta beren autonomia pertsonalarekin arazoak dituztenak.
- Senide bat jagotzeko arazoak dituzten familiak.
- Adingabekoen ardura hartu ezin duten familiak.
- Beren egoera pertsonalarengatik arazoak dituzten pertsonak.

Etxez etxeko zerbitzu honetaz gain ezin dezakegu ahaztu beste batzuk ere eskaintzen direla Leioako Udaletik, adibidez: doan eskuratzen diren suteen kontrako alarmak, eta Zainduz programaren barruan kokatutako ekintza guztiak (psikoestimulazioa, psikologia, jardunaldi informatiboak...).

Gainera, zerbitzua jasotako 96 etxeetatik 42k telelaguntza ere jasotzen dute, hots, alarmaz bitartezko zerbitzu bat emergentzi egoeretan arreta zerbitzu guztiak martxan jartzen dituena.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa