Leioa
Bilaketak
Asteartea, 2021ko Azaroaren 30a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2021-11-12 Azaroaren 20tik otsailera arte ikasgela irekita egongo da asteburuetan
Kultur Leioa / Kultur Leioa

Kultur Leioako liburutegiko ikasketa-gela zabalik egongo da azaroaren 20tik otsailaren 20ra bitarteko asteburuetan. Ordutegia honako hau izango da: azaroan 10:45etik 13:45era eta 16:30etatik 20:30etara, abenduan 9:00etatik 13:45etara eta 16:30etatik 21: 00etara, eta urtarrilean eta otsailean 9:15etatik 20:30etara.

Ehun plaza inguruko edukiera du Kultur Leioako ikasgela honek, baina Aterpe Leioa Gaztegunean ere ikasketa gela dago 35 urtetik beherako ikasleentzat. Honen ordutegia honakoa da: 09:15-13:45 eta 16:45-19:15. Informazio gehiago eskatzeko, 94 405 58 50 telefonoan edo gazte@leioa.net helbidean.

Egun indarrean dauden neurrien arabera ez da edukierarik mugatuko baina derrigorrezkoa da ikasketa gelan ematen den denbora guztian maskara jantzita mantentzea. Gelako leihoak ere irekita mantenduko dira etengabe aireztatu daitezen eta sartzerakoan gel hidroalkoholikoa erabiltzea gomendatzen da.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa