Leioa
Bilaketak
Asteartea, 2021ko Azaroaren 30a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2021-11-11 2022an Leioako XXII UMORE AZOKA – Kale Artisten Azokan parte hartzeko proposamen artistikoak aurkezteko epea ireki da
/

Zabalik dago jada, 2021eko abenduaren 20ra arte, maiatzaren 19, 20, 21 eta 22an egingo den Umore Azoka – XXII. Kale Artisten Leioako Azokan parte hartzeko proposamen artistikoak aurkezteko epea.

Azoka irekita dago kalea adierazpide eta komunikazio artistiko gisa erabiltzen duten konpainia, artista eta talde profesionalen proposamen eta lanetara. Kaleko arteetan dauden diziplina guztietako lanak aurkeztu ahal izango dira (antzerkia, musika, zirkua, dantza, clown, performanceak, instalazioak eta abar), haurrei, familiei edo helduei zuzenduak.

2021ean estreinatutako lanak onartuko dira, edo Estatuan estreinatu gabeko muntaiak; eta oso modu positiboan baloratuko da Azokan estreinatzeko proposamena, betiere batzorde artistikoak estreinaldi horren kalitatea bermatuko duten datuak biltzeko denbora nahikoa badu.

XXII. ediziorako bidean, Umore Azokak sendotu egin du azoka gisa duen existentzia, kaleko arteen merkatu garrantzitsu gisa, bai Estatuan, bai nazioartean. Lau egunez Leioak aukera paregabea eskaintzen du konpainiak, banatzaileak, programatzaileak eta prentsa kaleko arteekin egoera puruan bizitzeko. Kontaktuak ezartzeko, ideiak trukatzeko, lanak erakusteko eta antzezpenak kontratatzeko aukera; kaleko arteak eguneko hogeita lau orduetan bizitzeko aukera ematen duen foroa. Ekitaldi honetan murgiltzen den eta kaleak hartzen dituen publiko batekin, eskaintzen zaizkion ikuskizun guzti-guztiez modu aktiboan gozatzeko eta parte hartzeko prest.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa