Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Apirilaren 25a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2021-11-08 Pinosoloko Desioen Basoak arrakasta handia izan du
Bosque de los Deseos / Desioen Basoa

Pinosolo parkea Desioen Basoa bihurtu zen joan den asteburuan, eta horrek jakin-min handia sortu zuen leioaztarren artean, baina baita beste udalerri batzuetan ere, Bizkaiko asteburuko jarduera bisitatuenetako bat bihurtuz.

Arrakasta handia izan zen, eta larunbatean itxiera-ordutegia 23:00etatik 1:00etara zabaltzeko ahalegina egin zen, zain zeuden pertsona guztiek ikuskizunaz gozatzeko eta inor kanpoan ez uzteko. Igandean, ordea, ezinezkoa izan zen hori.

Leioako Eguna dela eta asmatu zuen Kultura Sailak proposamen berezi hau. “Gure helburua zen zerbait berezia eskaintzea leioaztarrei pandemian igaro genituen une latzen ondoren. Hori dela eta, Leioako parke berezi honetan zentratzea eta bizitza eta fantasia ematea erabaki genuen”, adierazi zuten.

Proposamenaren erakargarritasuna eta berritasuna ikusita, eta ekimenak komunikabideetan izan zuen eragin handiaren ondorioz, Bizkaiko hainbat tokitako pertsona asko, baita kanpokoak ere, Leioara hurbildu ziren ikuskizunaz gozatzera.

Harrera bikaina ikusita, Leioako Udaleko Kultura Arlotik adierazi dute antzeko proposamenak landuko dituztela leioaztarrentzat.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa