Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Martxoaren 28a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2021-11-02 Leioako Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren berrikuspena hastear dago
Leioa PGOU / Leioa HAPO

Udalak 2021ean Leioako hirigintza-planaren berrikuspena hasi berri du. HAPO berria (Hiri Antolamenduko Plan Orokorra) izango da udalerri osoaren antolamendu integralerako oinarrizko tresna nagusia, hau da, Leioa osoko lurzoruaren eta eraikinen erabilerak antolatzen dituena, bai publikoak, bai pribatuak.

Indarrean dagoen Leioako HAPO 1999. urtean onartu zen, eta esan daiteke zikloa amaitu duela, planaren helburu nagusietako bat lortuta: Leioako auzoak beren artean lotzea, bizitegi-hazkunde berriei esker, kalitatezko hiri-espazioak sortuz, babestutako etxebizitza-eskaintza handiarekin (ia eraikitakoaren erdia) eta berdegune handiekin (17 m2 espazio libre eta berdegune baino zertxobait gehiago biztanleko lortu arte).

Horrela, 20 urtez HAPO garatu ondoren, hori berrikustea beharrezkoa da, Leioak bere egungo eskaeretara egokitutako hirigintza-plan bat izan dezan eta etorkizuneko beharrei erantzuteko gai izan dadin.

HAPOren berrikuspena, behin betiko onartu arte, prozesu luzea da (gutxi gorabehera bost urte iraungo duela uste da), eta herritarren parte-hartzea lehenengo faseetan bereziki garrantzitsua da. Horrela, lagun kopuru eta aniztasun handienaren parte-hartzea sustatzeko eta HAPO berriak bizilagunen beharrei erantzun diezaien, hainbat ekintza egingo dira, hala nola: prestakuntza-saioak, informazio hitzaldiak, erakusketak, aldizkariaren eta udalaren webgunearen bidezko zabalkundea, etab.

LEHENENGO MUGARRIAK
Lehenengo mugarria irailaren amaieran Herritarrek Parte Hartzeko Programa onarpena izan zen. Bigarren mugarria, partaidetza instituzionalari dagokionez, HAPO berrikusteko prozesua udal teknikariei aurkezpena izan zen, urriaren hasieran.

Azaroari begira, hurrengo mugarri esanguratsuak DANONTZAKO HIRIGINTZAri buruzko bi HITZALDI dira, azaroaren 10ean eta 17an, asteazkena, Kultur Leioako auditorioan. Helburua HAPOren esparru teknikoa modu erraz eta dibulgatiboan azaltzea da, herritar leioztarrei errazago ulertzeko.

Abenduan, herritarrek parte hartzeko ekintza ugari hasiko dira, eta datozen hilabeteetan zehar luzatuko dira, HAPOren diagnostiko-fasearen barruan.

Nola eta noiz parte hartu jakinaraziko dizuegu. Zuen partaidetza funtsezkoa da, anima zaitezte!

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa