Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Martxoaren 28a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2021-10-14 Gaurtik aurrera, arrisku-taldeek zita har dezakete gripearen txertoa hartzeko
gripe / gripea

Gripearen aurkako 2021eko txertaketa-kanpaina aurkeztu da gaur. Beraz, gaurtik aurrera, arrisku-taldeek zita har dezakete Osakidetzaren webgunearen bidez edo beren osasun-zentrora deituta. Gainerako biztanleek ere azaroaren 15etik aurrera eska dezakete txertoa jartzeko.

Aurten aukeratutako lema hau da: “Eta orain gripeak ez gaitzala banandu. Jarri txertoa”, urte eta erdi baino gehiagoan euskal gizarteak Covid-19ari aurre egiten egindako ahalegina gogorarazten duen mezua alegia, ezeren jaramonik gabe geratu behar ez duena.

Kanpainaren helburua da pertsona zaurgarrienen osasun indibiduala zaintzea, baina baita osasun kolektiboa zaintzea ere. Hori dela eta, iaz egin zen bezala, arrisku-kolektibo bakar batekoak ez diren biztanleek ere hartu ahal izango dute txertoa, betiere txertoak eskuragarri badaude. Hala ere, azaroaren 15erako zita hartu arte itxaron beharko dute, lehentasuna izango baitute arrisku-talderen batekoak direnek, alegia:

65 urte edo gehiagoko pertsonak
Patologia kronikoren bat duten pertsonak (biriketakoak, bihotzekoak, diabetesa…)
Haurdun dauden emakumeak
Osasun-arloko profesionalak, gizarte-zerbitzuetako langileak eta familiako zaintzaileak
Zaharren egoitzetan bizi diren pertsonak (kolektibo horri aste honetan bertan hasi zaio jartzen txertoa)
Horiei guztiei, Osakidetzak, nahi izanez gero, txerto tetrabalente bat jarriko die, gripearen anduien aurrean babesa handitzeko. Osakidetzak 651.333 dosi eskuratu ditu guztira, eta kopuru hori % 20ra arte igo ahal izango da eskaera handiagoa izanez gero.

Gogoan izan behar dugu iaz 595.084 txerto jarri zirela, aurreko kanpainan baino % 34 gehiago. 65 urtetik gorako pertsonen kasuan, ordura arte inoiz lortu ez ziren estaldura-tasak lortu ziren; zehazki, % 70,9, aurreko urteko % 58 estalduraren aldean.

NOLA HARTU ZITA?

Txertoa jartzeko zita hartzeko, Osakidetzak bi bide gaitu ditu:

Osakidetzaren web orriko Aurretiko zita atala: osakidetza.eus

Osasun-zentrora deitu eta 2. tekla sakatu lokuzioa entzun ondoren.

Zita hartzean txertoa non emango den adieraziko da; batez ere, Osakidetzako osasun-zentroak izango dira.

Informazio gehiago:

Osakidetza

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa