Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Martxoaren 29a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2021-09-29 Kultur Leioak ohiko jarduerari heldu dio berriro datorren hiruhilekoari begira
Kultur Leioa programazioa / Kultur Leioa programazio

Kultura segurua eta beharrezkoa da. Horixe izan da Leioaren leloa pandemiaren aurretik, pandemiaren garaian eta, orain ere bai. Leioako Kultura arloaren apustua eta ahalegina etengabea izan da denbora honetan guztian, Leioako publikoari kultur programazio zabala eskainiz, Kultur Leioatik kanpo eta barruan, segurtasun osoz. Apustu horren froga bat izan zen 2020an Arte Eszenikoen Erakusketa egitean, kaleko arteen euskal kultura-sektoreari laguntzeko, nahiz eta murrizketa horiek direla-eta Umore Azoka egin ezin izatea. Ahalegin hori sektoreko profesionalek eta leioaztarrek eskertu zuten.

"Aurten, ahalegin handiz eta ilusio handiz, Umore Azoka maitea berreskuratu dugu, eta berriz ere gozatu dugu arteaz gure kalean", adierazi du Iban Rodriguez alkateak, eta aukera aprobetxatu du eskerrak emateko "kulturako udal-langileen eta hori posible egin duten gainerako udal sail guztietako langileen ahaleginagatik eta lanagatik".

Antzerkia izango da Kultur Leioaren denboraldiko protagonista, arte eszenikoen 9 proposamenekin, eta horietatik 6 familian gozatu ahal izango dira; izan ere, abenduan haurrei zuzendutako 'Gabonetan antzokira' zikloa ospatuko da berriro.

Hala ere, musika eta dantza ez dira faltako datozen hilabeteetan tokiko eta euskal proposamenekin. KALAKAN (URRIAK 1) eta ISPIRIT (ABENDUAK 10) bisitatuko gaituzte. Iparraldeko hirukoteak bere azken lana aurkeztuko digu, non, euskal musika ardatz hartuta, "eusko-neotrad-electro-world" estilo bat sortu duten. Bestalde, Ispirit euskal taldeak gospel eta souletik edaten duen musika espirituala ekarriko digu Leioara. Azkenik, Leioa eta Getxo artean sortutako LOS BRAZOS (AZAROAK 12) taldeak dibertsioa, energia eta kalitate teknikoaren deskarga eskainiko digu.

Leioako publikoak ezagutzen dituen hiru konpainiak eskainiko dute dantza. PROYECTO LARRUA (URRIAK 22) 'Ojos de buey' ekarriko digu. Pandemiak bertan behera utzi zuen emanaldia, eta hiruhileko honetan berreskuratu duguna, non idi-pobak oinarri dituen gizakiaren eta animaliaren arteko loturari buruzko hausnarketa egiten baita. ANDONI ARESTIk (AZAROAK 19-20) bere Leioako dantza eskolan sortutako estilo eta konposizio ezberdinen erakusketa dotore batekin gozatuko gaitu berriro. Azkenik, EVA GUERRRERO leioaztarrak (ABENDUAK 17) beti izaten du tarte bat agendan bere azken lana etxean erakusteko: 'Lof ladies on fight' dantza eta umore ikuskizun bat da, konplexurik gabeko borroka aske batetik ironizatzen duena, egunero arteaz bizitzeak dakarren borroka, show businessaren huskeriak ezkutatzen duen errealitate tristea erakutsiz.

Antzerkian, laster, LA ESTAMPIDA konpainiak (URRIAK 15) bisitatuko gaitu bere 'Señorita doña Margarita' antzezlan dibertigarriarekin, barrez lehertuko gara. EL ESPEJO NEGRO (AZAROAK 26) Estatu mailan ezagunenak diren konpainietako batek, berriz, argi, iluntasun, objektu, txotxongilo eta aktoreez betetako ikuskizuna ekarriko digu, ispilu batetik irten eta sartzen direnak, gure bekatuak eta makalaldiak erakusten dizkigun ispilua, estalkirik gabe. Familian gozatzeko, YARLEKU ANTZERKIA (URIAK 17) eta GORAKADA TEATRO (AZAROAK 14) lanak izango ditugu, naturarekiko ulermenaz, gizakiaren sormen indarraz eta xehetasun txikiekiko maitasunaz hitz egiteko.

‘Gabonetan Antzerkira’ haurrentzako arte eszenikoen zikloak lau emanaldi dibertigarri eta fresko ekarriko dizkigu abenduan, txikienekin familian gozatzeko.


ERAKUSKETAK
Kultur aretoak pasa den ekainean Artatza Jauregian egin zen Margolari Gazteen Lehiaketaren lanak izango ditu ikusgai urriaren 10era arte. Ondoren, Sergio Monederok bere lanak erakutsiko ditu 'Rugbylariak' izenpean (URRIAK 15 –AZAROAK 7). Ondoren, Leioako argazki lehiaketako lanak izango dira ikusgai (AZAROAK 12 –ABENDUAK 9) eta, urtea amaitzeko, BOSTEKO 21en erakusketa, Helena Goni, Daniel Llaria eta Izaro Ieregiren lanekin.

ZINEMA
Gainera, ohikoa den bezala, Kultur Leioak zinema komertzialeko eta haurrentzako saioak hartuko ditu asteburu eta astelehenero, Perseo Cineforumek astearteetan antolatzen dituen saioekin batera. Gainera, ostegun laburren zikloa itzuliko da, ostegunetako film laburrak, hilabete bakoitzeko hirugarren ostegunean film laburren aukeraketa batekin.

LIBURUTEGIA
Liburutegiak ere ohiko programazioa jartzen du martxan, 'Ipuinaren ordua', txikientzat (hileko hirugarren osteguna) eta urtean zehar egiten diren irakurketa klubentzat.

DESIOEN BASOA
Aurten Pinosolo parkean argi eta soinu ikuskizuna izango da azaroaren 5, 6 eta 7ko arratsaldeetan. Parke hau ametsetarako gune bihurtuko da, bisitariak soinu berriez betetako ingurune batean murgilduz. Leioako natura familian eta ingurune seguruan ikusteko modu berri bat.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa