Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Apirilaren 20a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2010-02-25 Leioak 2.500 kilo janari bildu ditu Saharar herriarentzat Antolakuntza Leioako FATH, Sahararen aldeko elkarteak egin izan du, beti ere Leioako Udalaren laguntzarekin.
Caravana solidaria de Euskadi / Euskadiko karabana solidarioa

Leioak 2.500 kilo janari batzea lortu du aurten herrian egin den VI. Karabana Solidarioan, bilketa hau Saharar herriarentzat bidaltzeko helburuarekin egin dute leioaztarrek. Antolakuntza Leioako FATH, Sahararen aldeko elkarteak egin izan du, beti ere Leioako Udalaren laguntzarekin.

Janari ez-galkor hauek Leioako ikastetxeetan batu egin dira, eta puntu hauetaz gain Eroski hipermerkatuan eta Lamiakoko Aliprox dendan ere bildu izan dira. Leku hauetara eraman dituzte leioaztarrek hainbat produktu desberdin, hauen artean arroza, pasta, lekak, atuna, sardinak edota konpresak.

Beti bezala, aurten ere leioaztarren parte hartzea baikorra izan da. Datuak adierazten duten bezala Leioak oso jarrera baikorra du kanpaina honekin bere hasieratik, sei urte hauetan hauetan ia hiru tona janari biltzea lortu duelako herriak.

Janariaz gain, karabana honetan material desberdina bidaltzea ere lortu izan da (ordenagailuak, ikasmateriala, kirol erropak eta uniformeak, parte hartzeko jokoak eta sukaldeko materiala, besteak beste) “Bigarren Aukera” izeneko proiektuarentzat. Leioako Udalak eta FATH-ek hainbat urte daramatzate adingabekoen errehabilitazio zentrua honekin elkarlanean.

Guztira Leioako Udalak 50.000 euroko diru laguntza eman dio Saharar herriari laguntzeko proiektu orokor honentzat, eta arlo desberdinetan banatuta izan da:


1. Bigarren aukera (zentruaren berrikuntza, martxan jartzeko funtzezkoak diren materialak erostea…).

2. VI. Euskadi Karabana (kamioien erosketa, janari erosketa…).

3. Ezgaituen zentrua (Getxoko elkartearekin batera martxan jarritako proiektua).

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa