EUSKARALDIA Leioa
Bilaketak
Igandea, 2021ko Irailaren 26a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2021-09-01 Kantika Koralak kontzertu bira egingo du Granadan irailaren 2an, 3an eta 4an 11 eta 20 urte bitarteko 53 abeslari gaztek hartuko dute parte Basilio Astulezen zuzendaritzapean, “Like a Rainbow” izena daraman eta uztailean grabatu berri duten diskoko abestiekin.
/

Leioako Udal Kontserbatorioko LEIOA KANTIKA KORALA ume abesbatzak, Basilio Astulezen zuzendaritzapean, kontzertu bira egingo du Granadako probintzian, irailaren 2tik 4ra bitartean. Abesbatzak, hainbat herri bisitatuko ditu Granadako Abesbatzen Federazioak antolatu dituen hiru kontzertu eskaintzeko.

Horrela, LEIOA KANTIKA KORALAk Orgiva herria bisitatuko du irailaren 2an, ostegunean. Bertan, kontzertua eskainiko du Ntra. Sra. de la Expectación elizan. Irailaren 3an, ostiralean, Kantikak Granadako Manuel de Falla auditorio ospetsuan aritzeko aukera izango du. Bertako akustika estatu mailako onenetakoa da. Amaitzeko irailaren 4an, larunbatean, Motril bisitatuko du, herri horretako Calderon Antzokian aritzeko.

Leioako abesbatzak, osasun egoera dela eta behin baino gehiagotan atzeratu ondoren egingo du kontzertu bira hori. Kantikaren nazioarteko agendan eragin handia izan duen pandemiako urte eta erdi igaro ondoren abesbatzak Euskal Herriko mugetatik kanpo gauzatuko duen lehen proiektua da. Abesbatzari, Elite Erreferentzialeko Abesbatza kalifikazioa eman zion Eusko Jaurlaritzak, eta horri esker, etapa horretan aurrez aurreko entseguak egiten jarraitu ahal izan du, eta baita biltzen eta musika egiten jarraitu ere, beharrezko segurtasun-neurri guztiak betez.

11 eta 20 urte bitarteko 53 abeslari gazte izango dira ilusioz betetako proiektu honetan parte hartuko dutenak, denboraldi honetan abesbatzak aurkeztuko duen eta uztailean diskoan grabatu berri duten programa berria Andaluziako lurraldeetara eramanez. Disko berria editatzeko eta maketatzeko prozesuan dago, eta urrian aurkeztuko da jendaurrean, “Like a Rainbow” izenburuarekin.

Originaltasuna, moldakortasuna eta garai, autore eta estilo aniztasuna dira LEIOA KANTIKA KORALAren musika-proposamena definitzen duten ezaugarriak. Euren proposamen musikalean Europako, Asiako eta Amerikako autore garaikideen musika dago, eta baita euskal musika eta mundu osoko hainbat musikagilek taldearentzat beren beregi konposatutako hainbat pieza ere.

Abesbatzarekin batera, Itziar Barredo piano jotzailea eta Ander Lekue perkusio jotzailea arituko dira, LEIOA KANTIKA KORALAren ohiko kolaboratzaileak eta duela denbora gutxi grabatu den diskoan ere parte hartu dutenak.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa