Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Martxoaren 29a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2010-02-23 Leioak IX. Merkaleioa ospatuko du asteburu honetan
merca / merca

Leioako Merkatarien Elkarteak antolatutako IX. Merkaleioa izango da asteburu honetan, otsailak 26, 27 eta 28, Leioako Boulebarrean. Bertan herriko ia 20 dendek denboraldiko produktuak salduko dituzte prezio ezinhobeagotan, gainera aurten, bisitariek eskuragai izango dituzte inoiz baino eskaintza zabalagoa, besteak beste, poltsak, erropa, oinetakoak eta kirol produktuak.

Ostirala eta larunbatan ordutegia goiz zein arratsaldeko izango da, hau da, 10:00etatik 20:00etara, igandean berriz goizez baino ez da egongo irekita 10:00etatik 14:00etara hain zuzen.

Antolatzaileek adierazi duten bezala aurtengo edizioa berrikuntzekin beteta dator eta hauetariko garrantzitsuena produktuen eskaintza zabala da. Bestalde, Bulebarreko ingurua musikaz girotuta egongo da asteburu osoan herriko giroa alaitzeko eta merkataritzak bizia ematen duela gogoratzeko herritarrei.

Ganga hauek eskaintzen dituzten merkatarien artean hauek daude:

· Calzados EGUZKIÑE
· Calzados OINTZIKI
· Mercería TITARE
· TIPI Y TAPA
· Modas TUIYO
· Baño MISHELL
· Modas CARMEN DIEGO
· Serigrafía GALTXAGORRI
· BOLSOS FLOVAR
· Bisuteria LARA
· AITOR KIROLAK
· DEPORTES GAZTAÑAGA
· KAKO SKATE
· MERCADEPORTE
· Charcuteria RICO
· Roberto y Fernando


Informazio gehiagorako: Leioako Merkatarien Elkarteko koordinatzailea den Luisa Iribarnegaray, telefonoa 615.785. 915

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa