Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Apirilaren 25a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2021-06-29 Leioako Udaltzaingoak epailearen esku utzi du hainbat ibilgailutan egindako lapurreten egilea
/

Leioako Udaltzaingoak hainbat ibilgailutan egindako lapurreten egilea aurkitu eta epailearen esku utzi du. Joan den larunbatean, ekainak 26, arratsaldean, bizilagun baten deiak Udaltzaingoari jakinarazi zion susmagarria bi ibilgailuren artean makurtuta zegoela. Leioako udaltzaingoko agenteak berehala bertaratu, eta lapurra, Portugaleteko 39 urteko gizon bat, aurkitu zuten.

Poliziaren jarduketari esker, lapurrak bi autotatik lapurtu zituen hainbat objektu berreskuratu ahal izan dira. Modus operandia ibilgailuen beirak haustean zetzan, barrura sartzeko eta, horrela, interesatzen zitzaizkion objektuak lapurtzeko. Jarduketa –Udaltzaingoak herritarren laguntza eskertu du, kasu honetan auzokide batena– Leioako udaltzaingoak 14 salaketa jaso ondoren abian jarritako dispositibo berezi baten barruan sartzen da.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa