Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Martxoaren 29a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2021-06-28 Adierazpena. Ekainak 28 - LGTBI+-en (Lesbiana, Gay, Transexual, Bisexual eta Intersexualak) Nazioarteko Harrotasun Eguna
/

Ekainaren 28an, aurten ere, eskubideak eta bizikidetza aldarrikatzen ditugu euskal gizartearen aurrean, aniztasunetik abiatuta. 1969ko ekainaren 28an - Iaz 50. urteurrena ospatzen ari ginen - Stonewallen matxinada gertatu zenetik New Yorken, data hori egun bihurtu da lortutako lorpen guztiak aldarrikatzeko eta ikusarazteko,
eta, ezinbestean, or aindik lortzeko dugun guztianabarmentzeko izan behar du.
Berdindu zerbitzu publikoak, Eusko Jaurlaritzaren LGTBI kolektiboari informazioa eta laguntza ematekoak eta
Leioako udalak eskerrak eman nahi dizkie sexuaskapenaren aldeko borrokaren alde bizitza eta ahaleginak eman dituzten pertsona guztiei, gaur egun ere antolatzen eta gizartea sentsibilizatu, kontzientziatu eta eraldatzeko lana egiten jarraitzen baitute. Era berean, gure mugetatik kanpo eta hemen isilik jasaten duten pertsona guztiak aitortu eta ahaldundu nahi ditu. Eta hori egin nahi du, bereziki, 2021ean, hain ohikoa ez den egoera bizi behar baitugu.
Berdindun eta Leioan argi daukagu erne ibili behar dela sexu- eta genero-aniztasunaren aurkako sektore eta alderdi politiko jakin batzuen diskurtso eta planteamenduen gorakadaren aurrean, eta horrek ondorio zuzenak
ditu:alde batetik, trans kolektiboaren eskubideak onartzearen aurkako oposizio zuzena; eta, bestetik, erasoen gorakada, duela egun gutxi gure herri batean ikusi ahal izan dugun bezala. Horregatik, oraindik ere beharrezkoa da LGTBI kolektiboaren eskubideen aldeko borroka ikusarazten jarraitzea.
Horregatik, beharrezkoa da LGTBI pertsonen bizitzak eta eskubideak babesten dituzten lege-esparruak egotea. Halaber, oso garrantzitsua da LGTBI kolektiboaren egungo errealitatea ezagutzea, hiriko zurrumurru eta legendak harago, egiaztatutako eta kuantifikatutako datuekin.
Ikusgarritasun lesbikoa, trans, bi, trans despatologizazioaren aurkako egunak, LGTBIfobiaren aurkakoak... bat egiten dute, gaur, izateko eta desiratzeko harrotasunaren aldarrikapenean, bakoitzak bere erara, dendenek.
Horregatik guztiagatik, Berdindun eta Leioa udalatik egun hau sexu-askapenaren alde lortzen ari garen aurrerapen guztiak ospatzeko aprobetxatzera animatzen dugu euskal gizartea, ahaztu gabe gizarte osoaren lana dela erne ibiltzea, horren alde borrokatzen jarraitzea eta pertsona guztiak askatasunean bizi eta adierazi ahal izatea bermatzea.
Herritarrak animatzen ditugu, beraz, sentsibilizazio- eta aldarrikapen-ekitaldiekin bat egin dezaten, foro publikoek,
hedabideek eta sare sozialek agerian utz dezaten gaur aniztasunaren aldeko borroka-eguna dela. Leioako Udalak konpromiso irmoa jakinarazten du berdintasunezko gizarte inklusibo bat, herriko bizitzan pertsona guztien eskubideak eta partehartzea bermatuko dituena, eraikitzen laguntzeko.
Horretarako, honako neurri hauek abiarazi ditu:
Herrian LGTBI+ kolektiboaren berdintasunerako konpromisoan aurrera egiteko neurriak:
- Maiatzaren 17a eta ekainaren 28a oroitzapenegun egitea.
- Ekainaren 28a dela-eta, bozeramaileen batzordean adierazpen instituzionala onartzea.
- Udaletxeko balkoian eta kultur etxean banderak jartzea.
- Urteroko sentsibilizazio- eta prestakuntzakanpainak egitea.
- LGTBI kolektiboko emakumeak ahalduntzeko hitzaldiak eta tailerrak eskaintzea Leioako Laket Emakumeentzako Jabekuntza Eskolaren bidez.
- Hezkidetza-programa, Lehen Hezkuntzako lehen mailatik DBHko 4. mailara bitarteko ikastetxeetarako, tratu-berdintasunaren aldeko bizikidetza bultzatzearren eta LGTBI pertsonak diskriminatzeko moduei buruzko ezagutzak eskuratzen laguntzea, tratuberdintasunaren eta diskriminaziorik ezaren printzipioa lortzen laguntzeko.
- Leioako Udalak bai horretarako eskumena duten erakunde publikoei, bai behar besteko gaitasuna duten eremu pribatukoei eskatzen die LGTBI+ kolektiboaren eta, bereziki, emakume bisexual, lesbiana eta transexualen bizi-baldintzak hobetzeko arauak, protokoloak, lantaldeak, ekintzak, ekimenak eta abar abian jar ditzaten sustatzeko, haiekin batera doazen estereotipoak hauste aldera.
- LGTBI pertsonen aurkako indarkeriaren aurrean erakundeen koordinazio, arreta eta erantzun publikorako protokoloak diseinatzea eta abian jartzea.
- Ikuspegi feminista duten prestakuntzaprozesuak jarraitu bultzatzen, langile publiko eta politikoentzat, bereziki, jendeari arreta emateko, eta gizarte- eta hezkuntzaesparrurako.
- Zeharka, LGTBI kolektiboekin, kolektibo feministekin eta adituekin identifikatutako ekintza guztien diseinu, jarraipen eta ebaluaziorako elkarrizketa lotesle eta iraunkorreko espazioak gaitzea.
- Eusko Jaurlaritzari eskatzea LGTBIfobiaren aurkako behatoki bat sortzeko, gizartemugimenduekin batera, eraso eta hilketa LGTBIfobikoak erregistratu, zenbatu eta horien berri emateko.
- LGTBI pertsona guztien erabateko berdintasun eraginkorraren alde lan egiten jarraitzea, barneko, Europako eta nazioarteko ordenamendu juridikoarekin bat etorriz.
- Irmotasunez gaitzestea indarkeria-mota guztiak, agerikoak zein ikusezinak, baita ere gorroto-delituak, diskriminazioa, intolerantzia, umiliazioa eta sexu-desira, sexu- eta genero-identitatea edo gorputzdibertsitate sexuala orientatzen duten gainerako indarkeriak ere.

Erlazionatutako dokumentuak:

Adierazpen instituzionala. LGTBI+-en Nazioarteko Harrotasun Eguna (pdf, 136 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa