Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Apirilaren 19a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2021-06-04 Herrigune Leioak kalearen aldeko apustua egin du, ikaskuntza komunitarioko esperientziak partekatzen jarraitzeko
Ekin Leioa / Ekin Leioa

Ekainaren 4an, ostirala, Herrigune, bere Irrati Birikoaren bidez, Stoako boulevardean berriz ere kalez kale arituko da hiritarren laborategi honek eskaintzen dituen ikaskuntza komunitarioko prozesu eta esperientzia guztiak zabaltzen.

Herrigunek bere Irrati Birikoa berreskuratuko du, konfinamenduan zehar sortutako irrati komunitarioa, 11:30etik aurrera zuzenean emitituko duena. Saio berezi horretan, herritarrek eta Udaleko teknikariek eta politikariek parte hartuko dute, udal-proiektu honek eskaintzen dituen leioaztarren partaidetzarako espazio berriak zabalduz.

Jardunaldian zehar Herrigunek herritarrek parte har dezaketen guneak ezagutzera emateko hainbat informazio gune ere izango ditu. Alde batetik, leioaztarrek HAZI Leioak eskaintzen dituen Irakale formako ikaskuntza-esperientziak ezagutu eta horietan izena eman ahal izango dute. Bestalde, herritarrek parte hartzeko EKIN Leioa gune berriaren berri ere jaso ahal izango dute, eta udalerriko beste herritar batzuekin batera garatu nahi dituzten guztion onerako eta/edo erronka kolektiboetarako proposamenak aurkeztera animatu ahal izango dira.

Arratsaldean, gainera, herritarrek lehen pertsonan bizi ahal izango dituzte ikaskuntza komunitarioko hiru esperientzia kalean. Lehen proposamena Irakale Pegatinak da, non Laborategiko emaile gazteenetako batek pegatinak sortzeko teknika partekatuko duen. Leioako Irakale historia da beste proposamenetako bat. Azkenik, eta kasu honetan, Udondoko Boulevardean, Irakale Astronomia ospatuko da, non eguzki sistemaren erreplika bat egingo den eskalan.

Ekin Leioako ondasun komuneko proposamenak aurkezteko denbora luzatu da
Proposamenak jasotzeko fasea ekainaren 6ra arte luzatuko da, igandera arte, udalerrian banatutako postontzien bidez (telematikoki aurkeztu ahal izango dira ekainaren 7ra arte, astelehena, horretarako prestatutako inprimakiaren bidez); beraz, oraindik ez baduzu aurkeztu guztion onerako edo erronka kolektiborako zure proposamena, oraindik garaiz zaude.

Proposamen guztiak jaso ondoren, uztailaren 1ean egingo da lehen Tamizatze Tailerra. Bertan, guztien artean, datorren ikasturterako taldeen bidez sustatu beharreko bi erronka kolektiboak lehenetsi eta hautatuko dira.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa