Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Apirilaren 25a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2021-06-03 Datorren urtean Aurrekontu Irekien bidez garatuko diren bost proiektuak hautatu dira
Presupuestos Abiertos / Aurrekontu Irekiak

Udalak amaitu du jada 2022ko Aurrekontu Irekien prozesua. Hirugarren urtez jarraian, leioaztarrek beren udalerriaren etorkizunaz erabaki ahal izan dute, hobekuntzari begira, zer gastatu eta zer inbertitu datorren urteari begira. Guztira, 1.264 pertsonak parte hartu dute aurrekontuen bi faseetan. Bigarren fasean, proiektuak bozkatzeko 975 leioaztarren botoak jaso dira; horietatik 45 prestakuntza-saioetakoak izan dira, 199 postontzietan, 163 karpetan eta 568 Leioa Zabalik Gardentasun Atariaren bidez.

Aukeratutako proiektuak:

1. KOMUN PUBLIKOAK JARTZEA UDALERRIAN ZEHAR
2. ARBOLADIA HANDIAGOTZEA UDALERRIKO HAINBAT EREMUTAN
3. GARBIGUNE MUGIKORRA ABIAN JARTZEA AUZOETAN HONDAKIN TXIKIAK BILTZEKO
4. HAURRENTZAKO PARKEAK ESTALTZEN JARRAITZEA UDALERRIKO EREMU GUZTIETAN
5. HAURRENTZAKO JOLASGUNE BERRIAK JARTZEA LEIOANDIN, TORRESOLON ETA PINOSOLON.


COVID-19 birusaren hedapenak modu geldiezinean eragindako pandemiak 2020 astindu du bizitzaren esparru guztietan, eta, nola ez, udal aurrekontuen exekuzioan ere eragina izan du. Hala ere, Udalak bere hitzari eutsi dio Leioako herritarrekin, eta parte hartze prozesurako partida mantendu du, 900.000 euro.

Prozesuari, partaidetza-datuei eta proposamenei buruzko informazio guztia, hautatutako proiektuen jarraipenaz gain, LeioaZabalik gardentasun-atarian kontsulta daiteke.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa