Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Martxoaren 29a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2010-02-17 Ugarteondoko lanak amaituta daude Leioako Udalak bizigarritasun baimena eman dio jada Ugarteondo zonaldean egin berri diren etxebizitzei, honekin batera urbanizazio obrak amaitutzat eman dira.

Urbanizazio lan hauen amaiera Ugarteondo parke berriaz gozatzea ahalbidetzen die leioaztar guztiei (hektarea erdi baino gehiagoko berde gunea), erabilera publikoko plaza eta oinezkoentzako kalea, azken bide honek herri erdialdea (Estartetxetik) Basaez auzoarekin lotura izango da (Artatza bulegoen eraikinaren parean). Orain arte hauetariko gune batzuk itxita mantentzen ziren hesi metaliko batekin segurtasuna mantentzeko, egun zabalik daude.

Aipatutako Ugarteondo parkea eta alboko plaza, Avanzadaren beste aldean dagoen Leioaren birikietako itxarongela da: Artatza eta Pinosolo parkeena hain zuzen ere, batera 250.000 metro koadro dituztenak. Ugarteondo parkeak Pinosolotik jasotako ura hartzen du, Avanzadaren behetik dihoan pasabide batetik, Landabarri errekatik pasa eta Gobelan amaitzen du. Harri lubetaz eta zubi batez osatutako pasabide hau errekaz gozatzea ahalbidetzen digu, bereziki hau da parke berri honen erakargarritasun nagusiena. Leioara heltzen azkena izan den parke hau herrian diren parke multzora gehitzen da, hauen artean: Aldapa, Mendibil, Horoskopo, Aramaioena, Anporrena, Zagarrabarrena, Ondiz, San Bartolomé, Kurkudi, Bordeoena...

Berde gune hau etorkizunean etxebizitza eraikinekin osatuko da, baina lizentzia oraindik ikusteke dago. Horregatik, obra hauek egingo ez diren bitartean berde gune eroso honetaz gozatu dezakete inguruetako biztanleek.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa