Leioa
Bilaketak
Asteartea, 2024ko Apirilaren 23a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2021-03-05 Leioak Aurrekontu Irekien lehen fasea itxi du 576 proposamenekin
presupuestos / Aurrekontuak

Guztira, 16 urtetik gorako 289 leioaztarrek parte hartu dute 2021eko Aurrekontu Irekien lehen fasean, eta 576 proposamen egin dira guztira. Informazio hori datorren astean argitaratu ondoren, Leioak balorazio teknikoaren hurrengo fasea hasiko du, proposamen finalistak definitzeko.

Datorren astean, LeioaZabalik Gardentasun Atarian argitaratuko da jasotako ekarpen guztiak jasotzen dituen dokumentua, gainerako herritarrek kontsultatu ahal izan ditzaten. Udaleko teknikariek, berriz, horien balorazioa egiten hasten dira, proposamen finalistak definitzeko.

Leioako Udalak baloratu egiten du leioaztarrek horrelako prozesuetan parte hartu izana, eta, beraz, lehen fase honetan parte hartu duten pertsonei eskerrak emateko jakinarazpen bat bidaliko zaie laster, proposamenak egin zituzten kanalaren bidez (gutuna, posta elektronikoa).

Jasotako 576 proposamenetatik gehienak LeioaZabalik atariaren bidez iritsi dira (161). Herriko hainbat lekutan jarritako postontziak izan dira bigarren aukera (93), berriz, posta elektronikoa (18) eta HAZen aurrez aurreko bilketa (6) izan dira gutxien erabili direnak. Azkenik, nabarmentzekoa da Barandiaran institutuko gazteen parte-hartzea. 11 proposamen egin zituzten ikastetxean egin zen informazio-saioaren ondoren, eta jarrera positiboa eta prozesuarekiko interes handia erakutsi zuten.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa