EUSKARALDIA Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2021ko Otsailaren 27a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2021-02-19 Ireki egin da Bosteko 2021 ekimenean komisariotza eta proiektu artistikoak aurkezteko epea
Bosteko / Bosteko

Erakusketaren XXIV. edizio honetan, kulturaren ikerketa, garapen eta berrikuntza diren sortzaile gazteen abangoardia artistikoek proiektuak koordinatuta aurkeztu ahal izango dituzte KOMISARIO baten bitartez eta oinarrietan jaso diren baldintzekin bat etorriz.

BOSTEKO euskal artista plastiko ospetsuen artelanak ikusgai jarriko den Bizkaiko Lurralde Historikoko udalerrietan ezagutzera emateko eta zabaltzeko plataforma interesgarri bat da.
Erakusketa 2021eko irailean hasi eta 2021eko abenduan amaituko da.

BOSTEKO 1998an sortu zen, eta urte hauetan guztietan zehar 70 artista euskaldun baino gehiagoren lanak egon dira ikusgai. Hala, Bizkaiko testuinguru kulturalean erakusketa sendoa bihurtu da. Bost Udaletako (Arrigorriaga, Basauri, Getxo, Leioa eta Amorebieta-Etxano) bost erakusketa-aretoren artean antolatzen eta koordinatzen den erakusketa ibiltari bat da, eta udal horietako kultura-arduradunen bitartez egingo da. Bestalde, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailaren babesa du.

Interesdunek bost udal parte-hartzaileen posta elektronikoetan eskatu ahal izango dituzte oinarriak. Bertan, edukiak ondo ulertzeko beharrezkoa den informazio guztia jasoko da.

Antolaketa

1. PROPOSAMENA BIDALTZEKO HELBIDE ELEKTRONIKOAK
BASAURIKO UDAL KULTUR ETXEA. Hilario Mozo. hmozo@basauri.eus
GETXOKO KULTUR ETXEA. Luzia Martin. lmartin@getxo.eus
KULTUR LEIOA. Alberto Garcia. agarcia@leioa.net
AMOREBIETA-ETXANOKO UDALA. ZELAIETA. Miriam Arriaga marriaga@amorebieta.eus
ARRIGORRIAGA. Amagoia Garaizabal. agaraizabal@arrigorriaga.eus

2. DOKUMENTAZIOA AURKEZTEKO AZKEN EGUNA Martxoaren 23a, 15:00etan


Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa