Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Apirilaren 19a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2021-02-05 Udalak BIZUM sartu du ordaintzeko modu berri gisa
bizum / bizum

Leioako Udalak proba pilotu bat jarri du abian BIZUM-a ordaintzeko metodo berri gisa sartzeko. Sistema horren formatu komertziala da, eta, herritarrek ekimena positiboki hartzen badute, Bizum bidezko ordainketa zuzena ezartzeko aukera aztertuko da.

Saltokientzat eskaintzen den bizum-zerbitzua bezala funtzionatzen du, eta, beraz, honako urrats hauek egin behar dira:

1- aktiba ezazu bizum gakoa zure bankuan.
2- deitu 94-400.80.00 telefonora eta eskatu bizum bidezko ordainketa.
3- SMSak eta posta elektronikoa jaso, datuak egiaztatu eta ordaindu.
4- Berehala jasoko dugu gure sisteman abonu hori egin dela dioen informazioa.

Aukera hau erabilgarri dago OHZren, ibilgailuen, obra-aurreko komunikazioen eta lizentzien ordainagiriak ordaintzeko. Pixkanaka, beste batzuk sartuko dira.

Hilabete batzuetan, Udalak sistema horren erabilerari buruzko datuak aztertuko ditu, webservices espezifikoen garapena baloratzeko, aplikazio informatikoak ordainketa-modalitate berri horrekin sinkronizatzeko eta automatizatzeko, ordainketa zuzena ahalbidetzeko.

Ordaintzeko modu honek orain arte zeuden aukerak osatzen ditu: kartan ordaintzea, helbideratuta jasotzea edo Udalaren edo Gaztelubideren Herritarrentzako Arreta Zerbitzuetara joatea, Eusko Jaurlaritzaren ordainketa-pasabidea erabiltzea edo zure banketxera joatea.

Ekimen hori LeioaHurbil berrikuntza, sinplifikazio eta eraldaketa integraleko proiektuaren esparruan dago, eta horren bidez IKTak kudeaketa publikoan sartzearen aldeko apustua egiten da.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa