EUSKARALDIA Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2021ko Otsailaren 27a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2021-01-28 Leioa eremu gorriz sartu da berriz
cierre hosteleria / ostalaritzaren itxiera

Osakidetzak argitaratutako azken datuen arabera gaur bertan eremu gorrian sartu da Leioa, 14 eguneko tasa 515´53 delarik 100.000 biztanleko. Datuen gorakada ikusirik ezinbestekoa dugu honako eskaera zuzena egitea herritarrei; erantzunkizunez jokatzea eta indarrean dauden neurriak zorrotz betetzea.

Beraz, ahal den neurrian mugimenduak eta kontaktuak murriztea eskatzen dugu, maskara uneoro jarrita izatea etxetik kanpo eta eskuak sarri garbitzea. Batez ere berrogeialdiak ondo betetzeak duen garrantzia azpimarratu nahi du Udalak, eta sintomarik edo dudarik izan ezkero osasun zentrora deitzea gomendatzen du.

Eskerrik asko aldez aurretik

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa