Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Apirilaren 19a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2021-01-27 LAKET Jabekuntza Eskolak ateak irekiko ditu
laket / laket

LAKET Leioako Emakumeen Jabekuntza Eskolak ikastaro, hitzaldi eta prestakuntza berriekin irekiko ditu ateak. Egun hauetan, liburuxka bat banatuko da Leioako etxebizitzetan. Bertan, udalerriko emakumeak prestatu eta ahalduntzean zentratzen den udal zentro berri horren eskaintza xehatuko da, eta, gainera, haien topagune ere izango da Mendibilen kokatzen den eskola hau.

Hainbat hilabetez zerbitzuak on-line soilik eskaini ondoren, Leioako LAKET Jabekuntza Eskolak ateak irekiko ditu berriro datorren astean, hainbat tailer, hitzaldi, antzerki eta abarren programazioarekin. Horien bidez, identitateekin, emozioekin, sexualitateekin, kulturarekin edo indarkeria matxistarekin lotutako gaiak jorratuko dira, besteak beste. Hori guztia feminismotik eta genero-ikuspegitik.

Izen-ematea tailerra hasi baino bi egun lehenagora arte egin ahal izango da. Udalaren web orriaren bidez (www.leioa.net) edo laket@leioa.net helbidera idatziz (izen-abizenak, posta elektronikoa, telefonoa eta behar bereziak) egin ahal izango da. Aurrez aurre, Leioako Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan, udaletxean eta Gaztelubiden ere egin ahal izango da.

Plazak mugatuak dira eta edukiera oso estua izan da segurtasun-neurri guztiak betetzeko; beraz, Berdintasun Arloak izena lehenbailehen ematea aholkatu du.

Informazio gehiago:

Programazioa eta izen-ematea

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa