EUSKARALDIA Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2021ko Otsailaren 27a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2021-01-25 Mugigarritasun-murrizketa berriak direla-eta erabili ezin diren Auditoriumeko sarrerak itzultzea
KL / KL

Eusko Jaurlaritzak birusaren transmisioa saihesteko ezarri berri dituen mugikortasun-mugen ondorioz gozatu ezin diren Auditoriumeko ikuskizunetarako sarreren zenbatekoa itzuliko du Leioako Udalak.

Hala, ikuskizunetarako sarrerak erosi dituzten baina udalerrien perimetroa ixteagatik Leioara hurbildu ezin diren pertsonak Kultur Leioarekin harremanetan jarri beharko dira (94.607.25.70) sarrera horiek baliogabetzeko eta dirua jasotzeko, egoerak uzten duenean.

Dei horien bidez, Kultur Leioak sarrera horiek berriro salgai jarri ahal izango ditu, eta Leioako herritarrek erosi ahal izango dituzte.

Kultur Leioak, osasun jarraibideek uzten duten bitartean, datozen egunetarako programazioari eutsiko dio, baina, oraingoz, leioaztarra bakarrik izango da horietaz goza dezakeen publikoa.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa