EUSKARALDIA Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2021ko Otsailaren 27a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2021-01-15 Leioak radar mugikorrez kontrolatuko du udalerrian baimendutako gehieneko abiadura
radar / radar

Leioako Udaltzaingoak radar mugikor berri bat erosi du udalerriko ibilgailuen abiadura kontrolatzeko eta, gogorarazi duenez, gehienezko abiadura 30 km/h-koa da udalerri osoan duela urtebete baino gehiagotik.

Otsailetik aurrera, udaltzainek abiadura-kontrolak egingo dituzte herriko edozein tokitan, eta edozein unetan, radar finkoen eta radar mugikorrak dituzten Ertzaintzaren patruilen lankidetzaren mende egon gabe, orain arte bezala. Neurri hori ez da berria; izan ere, 2006tik Leioako hainbat kalek muga hori zuten, baina 2019ra arte ez zen muga hori udal-titulartasuna zuten herriko bide guztietara hedatu.

Gogoan izan behar da herri barruko abiadura-muga hausteak 100 eta 600 euro arteko isuna dakarrela, baita gidabaimenean 6 puntu artekoa ere. Hala ere, 2006az geroztik, Leioako kale askotan muga hori ezarrita zegoen.

Hiru helburu ditu neurriak: bide-segurtasuna handitzea (bereziki, oinezkoen harrapatze-kopurua jaistea), airearen kutsadura murriztea eta emisio akustikoak murriztea. Gainera, gidariei udalerritik ibiltzea errazteko balio du, zirkulatzen ari diren bide motari jaramonik egin gabe.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa