Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Apirilaren 19a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2020-11-26 Leioako Udaltzaingoak 138 salaketa izapidetu zituen joan den asteburuan
leioako udaltzaingoa / Leioako Udaltzaingoa

Leioako Udaltzaingoak 138 salaketa tramitatu zituen joan den asteburuan, Eusko Jaurlaritzak COVID19aren kutsatzea saihesteko ezarritako neurri murriztaileak ez betetzearekin lotuta.

Hala eta guztiz ere, zehaztu behar da leioaztar gehienak neurriak betetzen dituztela; izan ere, datuei erreparatzen badiegu isuna jaso zutenen % 60 udalerritik kanpokoak direla.

Salaketa gehienak (44) sei pertsonak baino gehiagok egindako bilerengatik izan dira, eta ondoren, mugikortasun-mugak ez errespetatzeagatik (41) eta etxeratze-agindua ez errespetatzeagatik (24) pertsonei ezarritakoagatik.

Hala ere, neurri txikiagoan jarri dira isunak distantziak bete gabe espazio publikoetan erretzeagatik (4), maskara ez erabiltzeagatik (10) edo maskara modu desegokian gehienak (44) sei pertsonak baino gehiagok egindako bilerengatik izan dira, eta ondoren, mugikortasun-mugak ez erabiltzeagatik (12).

Gainerakoak identifikatzeari uko egiteagatik (2) eta agintaritzaren agenteekiko errespetu faltagatik (1) ezarri ziren.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa