Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Martxoaren 29a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2020-11-02 Antzerki bakarrizketa, umorearen eta ironiaren bidez genero indarkeriari buruzko kontakizun autobiografikoa
Pamela Palenciano / Pamela Palenciano

Pamela Palenciano ezaguna egin da indar feministen artean. Izan ere, bere esperientzia pertsonalean oinarrituta egin duen antzerki bakarrizketa arrakasta lortu du Estatuan eta munduko beste hainbat herrialdeetan. Leioan izango dugu Palencianoren lana entzuteko aukera, azaroaren 5ean, 19:00etan, Kultur Leioako Auditoriumean.

'No solo duelen los golpes' izeneko lanean Palencianok maitasun erromantikoaren, jeloskortasunaren, kontrolaren eta jabetzaren, indarkeria psikologiko, sexual eta fisikoaren edo tratu txarrak ematen dituen pertsona batekin bizitzearen ondoriozko oldarkortasunaren mitoa jorratzen du bere esperientziatik bertatik. Ekintza hau, Berdintasun sailak antolatu du Azaroaren 25eko programazioaren barruan, Emakumeenganako indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa