Leioa
Bilaketak
Asteazkena, 2024ko Apirilaren 24a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2020-09-18 Lau pertsona identifikatu ditu Udaltzaingoak, ustez garaje eta etxebizitzetatik lapurtutako material elektroniko ugarirekin
Policia Local / Udaltzaingoa

Leioako Udaltzaingoak lau pertsona harrapatu zituen atzo autoan material elektroniko ugarirekin eta lapurretetan erabili ohi diren erremintak zituztela. Gainera, odol arrastoak zituen laban bat ere atzeman zieten. Leioako agenteek asteak daramatzate horrelako profila duten ibilgailu susmagarrien jarraipena egiten; kasu honetan, horri buruzko ikerketa bat irekitzea lortu da.

Atzo, arratsaldeko 16: 30ak aldera, Iparragirre kalean gaizki aparkatutako ibilgailu batek inguru horretan zaintza-lanak egiten ari zen patruila baten arreta erakarri zuen. Gainera, aste batzuk lehenago Leioako Udaltzaingoaren susmopean zegoen ibilgailu bat zen (BMW zuria).

Barruan, agenteek hiru gizon eta taldean sartu berri zen emakume bat aurkitu zituzten. Bide publikoan estupefazienteak kontsumitzen ari zirela ohartu zirenean, ibilgailua miatzen hasi ziren. Orduan aurkitu zituzten, kontsumorako prestatutako substantzia estupefazienteez gain, material elektroniko ugari (hainbat tablet, gps, argazki-kamerak, ordenagailuak, 4 terminal mugikor, aire-irakurgailuak) eta lapurretetan erabili ohi den beste material mota bat (ate automatikoetatik urrutiko 14 aginte, atarietara sartzeko giltzak, zizailak eta askotariko tresnak). Gainera, atxilotuetako bat ikertzen ari dira, odol arrastoak zituen arma zuri bat eramateagatik.

Leioako Udaltzaingoaren jarduera horri esker ikerketa irekitzea lortu dute.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa