Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2022ko Urtarrilaren 28a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2008-10-31 Leioako Andoni Arestiren Dantza Eskolak Lur Barriak lehiaketaren lehen saria eskuratu du Guztira 6.000 euroko sari ekonomikoa jaso du enpresa leioaztarrak
Andoni Aresti recoge el premio / Andoni Aresti saria jasotzen

Leioako Andoni Arestiren dantza eskola izan da aurten Behargintzaren Lur Barriak lehiaketaren lehen saria irabazi duena, hau da, 6.000 euroko saria jaso duena. Sari banaketa gaur izan da Bermeoko Kafe Antzokian eta bertan irabazleaz gain beste zazpi saritu ere izan dira.

Lehiaketa hau, Bermeoaldea, Erandio, Getxo, Leioa, Mungialdea, Txorierri eta Uribe-Kostako Behargintzek antolatzen dute urtero, kultura ekintzailea eta enpresen sorrera bultzatzeko asmoz. Beraz, lehen postuaz gain, Behargintza bakoitzeko 2.500 euroko bigarren sari bat banatzen da.

Gainontzeko sarituak hauek izan dira:
  • LEIOAko Behargintzatik “De tierra y mares”, ingurumen eta gizarte erantzunkizunarekin harremandutako proiektuak eta komunikazioa enpresentzako.
  • BERMEOALDEtik “Mabi janari bereziak”, aurrekozinatu janariak.
  • ERANDIOtik “RK Abentura”, ibaietik piraguaz egiteko ibilbideak.
  • GETXOtik etorkizuneko dinosaurioen parke tematikoa izango den “Parque dinosaurio”.
  • MUNGIALDEtik “Hedapen Global Services” power point-en bidezko aurkezpenak eta itzulpenak.
  • TXORIERRItik “Manah mana” enpresentzako zerbitzuak.

  • Lehiaketan parte hartu duten enpresak, 2007ko ekainaren 15etik 2008ko uztailaren 14ra bitartean sortutako enpresak dira. Horrez gain, ekintzaileetako bat gutxienez, hitzarmena sinatu duten Behargintzen udalerrietako batean erroldaturik egon behar da edo, bestela, sortutako enpresak udalerri horietako batean izan behar du egoitza. Gainera, ekintzaileek, goian aipaturiko Behargintza Zentroren baten tutoretza eta aholkularitza jaso behar izan dute beraien enpresa sortzeko ibilbidean zehar.

    Partekatu:

    Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa