Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Apirilaren 18a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2020-07-02 Kultur Leioa auditoriumeko emanaldien sarrerak itzultzea
Auditorium / Auditorium

Kultur Leioa Auditoriumeko txarteldegia berriro irekiko da uztailaren 6an, erosi diren eta, koronabirusaren ondorioz, gozatu ezin izan diren sarrerak itzultzeko.

Itzulketa horiek honela egingo dira:
1.- Internet bidez erositakoak zuzenean itzuliko dira ordainketa-pasabidearen bitartez.
2.- Txarteldegian erosi eta eskudirutan ordaindutako sarrerak, txarteldegian bertan aurkeztu eta eskudirutan itzuliko dira.
3.- Txarteldegian erosi eta datafonoa erabiliz kreditu-txartelaren bidez ordaindutako sarrerak, txarteldegian bertan aurkeztu eta itzuliko dira, datofonoaren sistema bera erabiliz.

Txarteldegia horretarako irekiko da, modu iraunkorrean, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:30era. Segurtasun-neurri gisa behar den urruntzea zailtzen duten pilaketak saihesteko, jakinarazten dizuegu programazio berria hasi arte itzuliko direla sarrerak.

Kultura saila lanean dago irailean Kultur Leioaren programazioarekin bueltatzeko, betiere osasun-protokoloak markatzen dituzten egoera berrietara egokituta.

Oharra: Txarteldegian, errespetatu urruntzeko eta seinaleztatzeko arauak, aglomerazioak saihestuz eta distantzia errespetatuz. Beharrezkoa da maskara erabiltzea, bai eta txarteldegiko langileak arreta eskaini aurretik eta ondoren gel desinfektatzailea erabiltzea ere.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa