Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Apirilaren 19a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2010-01-28 Leioako X.Pop-Rock lehiaketan izena emateko epea zabalik da
musica / musika

Urtero egun hauetan gertatzen den bezala, Kultur Leioak dagoeneko famatua den Leioako Pop-Rock lehiaketan izena emateko epea ireki du jada. Parte hartzeko interesa dutenek gutxienez 5 abesti dituen CD bat bidali behar dute Kultur Leioara martxoak 12 baino lehen. (informazio gehiago atxikitutako dokumentuan)

Parte hartzeko gutxienez taldeko parte hartzaile bi 14 eta 35 urte bitartekoak izan behar dira, ezin dute disko bat baino gehiago kaleratuta izan eta ezta ere aurreko edizio batzuetan sarituak izan.

Lehiaketa maila bitan banatuta egongo da: Alde batetik Pop-rock rock (rockandroll, pop, garage, psikodelia, rock, ska, reggae...) eta bestetik Metal (heavy, metal, death, speed, metal gotikoa...), modalitate bakoitzaren sari nagusia 1.800 eurokoa izango da.
Honetaz gain, parte hartzen duten taldeek beste hainbat sari eskuratzeko aukera izango dute; “Leioako Udala” saria herriko talderik onenarentzat (600 euro), “Aterpe Gazte Bulegoa” sari berezia herriko bandarik onenarentzat 18 urte baino gutxiago duten partaide bik gutxienez osatutakoa, “Euskara Zerbitzua” saria euskarazko abestirik onenarentzat (600 euro), edota Ikusleen saria zuzeneko onenarentzat.

Lehiaketan finalista gertatzen direnek Leioako jaietan joko dute zuzenean gutxienez 40 minutu publiko zein epaimahikideen aurrean.

Erlazionatutako dokumentuak:

Informazio eta izena emate orria (pdf, 304 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa