Leioa
Bilaketak
Asteazkena, 2024ko Apirilaren 24a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2020-06-19 Sakoneta eta Torresoloko igerilekuak irekiko dira datorren astelehenean Gaurtik aurrera telefono bidezko erreserbak egin daitezke
Torresolo / Torresolo

Leioako Udalak Sakoneta kiroldegiko igerilekuak eta Torresoloko kanpoko igerilekuak irekiko ditu datorren astelehenean, ekainaren 22an. Udal instalazioak abonatuentzat bakarrik egongo dira, eta gaurtik aurrera lehen erreserbak egiteko aukera dago.

Udalak hainbat neurri hartu ditu kiroldegietara hurbiltzen diren pertsonen segurtasuna bermatzeko. Sakonetan, oraingoz, kale bat erreserbatu ahal izango da pertsonako eta orduko, eta 4 urtetik beherakoek igerileku txikia erabili ahal izango dute abonurik gabe, baina erreserba adin nagusiko pertsonak, abonatuak eta adingabearen laguntzaileak egin beharko du. Era berean, dibertsitate funtzionala duten abonatuak laguntzailearekin ere sartu ahal izango dira.

Berrikuntza gisa, Sakoneta kiroldegia irekita egongo da abuztuan; izan ere, osasun-krisia dela-eta kirol-jardueraren nahitaezko geldialdian, Udalak udan urtero egiten diren mantentze-, desinfekzio- eta egokitzapen-lanak aurreratu ditu.
Torresoloko aire zabaleko igerilekuetan, berriz, 400 lagunentzako lekua egongo da, goizez (10: 00-15: 00) eta arratsaldez (16: 00-21: 00). Instalazioak 15: 00etatik 16: 00etara itxiko dira, garbiketa- eta desinfekzio-lanetarako.

Erreserbak
Abonatuek erreserbak egin ahal izango dituzte gaurtik bertatik, datorren asterako, Sakonetako telefonoan (94.400.80.59) barruko edo kanpoko igerilekuetarako, edo Torresoloko telefonoan (94.600.44.75) kanpoko igerilekuetarako bakarrik.

Gainera, Udalak datozen egunetan erreserba telematikoko aplikazio bat jarriko du martxan, izapide hori errazteko.
Udalak, harpidedun guztiei kirol-instalazioetara sartzeko aukera emateko eta txandakatzea bermatzeko, jakinarazi du aldez aurreko hitzordua formalizatu ondoren ezingo dela jarduera bera berriz erreserbatu egun horretan eta hurrengoan.

Nolanahi ere, erreserba egiten den unean egun horretarako edukiera badago, hitzordu hori hitzartu ahal izango da.

Osasun-protokoloak
Era berean, erabiltzaileen ongizatea eta kirol-guneen erabilera segurtasun-neurri guztiekin bermatzeko, instalazioak erabiltzeko protokoloak aldatu dira.

Neurri horien artean azpimarratzekoa da nahitaezko maskara erabiltzea instalazioetara sartzeko eta urruntze fisikoa errespetatu ezin denerako. Urruntze hori errazteko, sarrerako eta irteerako zirkuituak ezarriko dira, itxaroteko guneak mugatuz. Gainera, nahitaezkoa izango da txankletak erabiltzea bi instalazioetan. Protokolo osoak albisteari erantsitako artxiboetan kontsulta daitezke.

Udalak erabiltzaileei eskatzen die oso gogoan izan ditzatela segurtasun- eta higiene-arauak, herritar guztien onerako. Gainera, ohartarazi du Leioako kirol-instalazioak berriro irekitzeko, une oro, agintari eskudunek eman ditzaketen osasun-argibide edo -arau berriak bete beharko direla.

Erlazionatutako dokumentuak:

Sakoneta Igerilekuak protokoloa (pdf, 229 kb)

Torresoloko igerilekuen protokoloa (pdf, 357 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa