Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Apirilaren 25a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2020-06-16 Profesionalentzako laguntzak aurrez aurre ere eskatu ahal izango dira
Behargintza Leioa / Behargintza Leioa

Larunbatean, ekainak 20, amaituko da COVID19en krisiak kaltetutako mikroETE, autonomo eta profesionalei laguntzak eskatzeko epea. Eskaera egin nahi dutenei sarbidea errazteko, Udalak, salbuespen gisa, aurrez aurreko bide bat ireki du eskabideak eta agiriak aurkezteko, Behargintzako Leioako bulegoan, 8:30etik 13:30era

Leioako Udalak itzuli beharrik gabeko laguntzen deialdia honek, honako hauen galera ekonomiko zuzena arintzeko atera da:
- Norberaren konturako langileak edo autonomoak diren pertsona fisikoak
- 10 langile baino gutxiagoko enpresak, negozio- edo balantze-bolumena bi milioi eurotik beherakoa dutenak,

eta haien jarduerak etenda edo larriki kaltetuta geratzea COVID-19k eragindako osasun-krisiaren egoera kudeatzeko alarma-egoera deklaratzearen ondorioz, jarduerari eusten lagunduz.

Itzuli beharrik gabeko laguntza horiek, 900 eurokoak gehienez, 2020ko martxoaren 1etik alarma-egoera amaitu eta hurrengo hilabeteko azken egunera arte egindako inbertsioak diruz laguntzeko izango dira https://behargintzaleioa.net/eu/albisteak/362-covid-19ak-eragindako-krisia

Hauek izan daitezke diru-laguntzaren xede diren gastuak: negozio-lokalen errentamendua; gizarte- eta langile-gastuak; norbera babesteko ekipamenduen gastuak (NBE) eta prebentzio eta higiene sanitarioko materiala; gizartea urruntzeko neurriak hartzeko seinaleztapen-elementuen gastuak; telelaneko neurriak ezartzea eta digitalizatzea errazten duten ekipoak, programak eta zerbitzuak.

Administrazioarekiko harremanak elektronikoki izatera legez behartuta daudenez, aurkezpena Egoitza Elektronikoaren bidez egingo da. Hala ere, Udala jakitun da erakunde baliozkotzaileak ziurtagiri digitalen jaulkipena geldiarazten ari direla, eta, horrekin batera, egoitza elektronikorako sarbidean azken egunetan hautemandako zenbait arazo direla eta, Udalak, salbuespen gisa, aurrez aurreko bide bat ireki du. Horrela, gaurtik aurrera, eskatzaileek Behargintzako Leioako bulegoan aurkeztu ahal izango dituzte eskabideak.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa