Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Apirilaren 20a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2020-06-16 Sakoneta eta Torresoloko kirol instalazioak ateak irekitzen hasiko dira
Sakoneta / Sakoneta

Leioak pausoak ematen jarraitzen du kirol-instalazioak irekitzeko. Bihar, asteazkena 17, Udalak Sakoneta Udal Kiroldegia irekiko du berriro, erabiltzaileekiko arreta, muskulazio gela eta kirol kantxarekin. Gainera, Torresoloko padel pistak ere eskuragarri izango dira. Hori guztia osasun-agintarien jarraibideak zorrotz errespetatuz.

Abonatuek padel pistak erreserbatu ahal izango dituzte gaurtik bertatik, fitness jardueraren erabiltzaileek bezala. Erreserba horiek ordubetekoak izango dira, eta erreserba formalizatu eta hurrengo egunera arte ezingo da beste bat egin, erabiltzaileen txandakatzea errazteko. Aldez aurreko hitzordu hori telefono bidez egingo da, eta datozen egunetan, sistema telematiko bat ere jarriko da. (Ekintza bakoitzeko protokolo eta araudia atxikitutako dokumentuan)

Udalak, erabiltzaileen ongizatea eta kirol-guneen erabilera segurtasun-neurri guztiekin bermatzeko helburuarekin, instalazioak erabiltzeko protokoloak aldatu ditu. Jarraibiderik esanguratsuenak honako hauek izango dira: edukiera murriztuak, aurretiko hitzordua hartzeko beharra, soilik abonatuek erreserbatzeko aukera, eta instalazioen itxiera lanaldiaren erdian desinfekzio-lanetarako.

Irekiera hauek, une oro, agintari eskudunek eman ditzaketen osasun-argibide edo -arau berrien mende egongo dira; beraz, Udalak erabiltzaileei eskatzen die oso gogoan izan ditzatela segurtasun- eta higiene-arauak, herritar guztien onerako.

Gainera, hilabete hauetan kirol-jarduerak izan duen halabeharrezko etenaldian, Udalak desinfekzio- eta egokitzapen-lanak egin ditu, aurten, Sakoneta Udal Kiroldegia abuztuan ere irekita egon dadin.

Azkenik, Kirol Arloa lanean ari da Sakonetako barruko igerilekuak eta Torresoloko kanpoaldekoak berriro irekitzeko, abonatuek igerilekuak datorren astetik aurrera erabiltzen hasteko helburuarekin.

Erlazionatutako dokumentuak:

Torresoloko padel araudia (pdf, 224 kb)

Muskulazio guneko araudia (pdf, 242 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa