Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Martxoaren 29a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2020-06-15 Hiru pertsona identifikatu dituzte larunbat gauean Leioan edukiontziak erretzeagatik
contenedor / edukiontzi

Hiru pertsona identifikatu dituzte, eta ikertu gisa deklaratuko dute, larunbat gauean hainbat edukiontzi erretzea egotzita. Ertzaintzaren, Suhiltzaileen eta Udaltzaingoaren arteko koordinazioari esker, sugarrak ez ziren edukiontzi gehiagotara iritsi, ezta auto gehiagotara ere.

Leioako Udaltzaingoak larunbateko 00: 30ean jaso zuen lehen abisua. Dei baten arabera, Udondo auzoko edukiontzi bat sutan zegoen. Agenteek berehala itzali zuten sua su-itzalgailu batekin eta suhiltzaileei gertaeraren berri eman zieten. Minutu batzuk geroago, 00:58 aldera, beste dei batek Txorierrin piztutako edukiontzi baten berri eman zuen. Suhiltzaileak berehala bertaratu ziren.

Bien bitartean, Leioako Udaltzaingoa Ertzaintzarekin harremanetan jarri zen gertatutakoaren berri emateko, eta une horretan, 2:15 aldera, beste dei batek Iturriondo kalean sutan zegoen hirugarren edukiontzi baten berri eman zuen. Deian, edukiontzia piztu zuten hiru pertsonek ihes egin zuten autoa zehaztu zuten; beraz, handik minutu gutxira, Udaltzaingoak, Ertzaintzarekin koordinatuta, barruan hiru pertsona zituen autoa aurkitu zuen Erandioko diskoteka batean. Identifikatutako hiru gizonezkoak Erandioko bizilagunak dira.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa