Leioa
Bilaketak
Asteartea, 2024ko Apirilaren 23a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2020-06-02 Tokiko sare ekonomikorako laguntzen deialdia dekretatu da
comercio / merkataritza

Leioako Udalak tokiko sare ekonomikoa suspertzeko laguntzen deialdia egin zuen atzo, ekainak 1, astelehena, Coronavirus pandemiak eragindako krisiaren aurrean laguntzeko. Guztira, 950.000 euro bideratuko dira autonomoentzat, mikroETEentzat, merkataritzarentzat eta ostalaritzarentzat.

Eskaerak egiteko epea Bizkaiko Aldizkari Ofizialean (BOB) argitaratu ondoren hasiko da, ziurrenik aste honetan bertan, eta 15 egun naturaleko iraupena izango du.

Eskabide guztiak Udaletxean egoitza elektronikoaren bidez izapidetuko dira, eta deialdiaren oinarriak udalaren webguneko iragarki-taulan daude hemen "Udala" botoia sakatuz.

COVID-19ak sortutako krisia dela-eta jarduera ekonomikoa bultzatzeko ezohiko diru-laguntzen deialdia norberaren konturako langile fisikoei edo autonomoei zuzenduta dago, bai eta 10 langile baino gutxiagoko enpresei ere, baldin eta haien negozio- edo balantze-bolumena ez bada bi milioi eurotik gorakoa eta egoitza fiskala Leioan badute. Laguntza horien eskatzaile bakoitzak 900 euro jaso ahal izango ditu gehienez, biztanleria konfinatzean eta lan-jarduerak eten edo murriztean sortutako galerak arintzeko.

Laguntza jasoko duten aktiboek lotura zuzena izan beharko dute COVID19ak eragindako osasun-krisiaren egoerarekin. Diruz lagundu daitezkeen kontzeptuek honako hauek barne hartzen dituzte: lokalen errentamenduak, gizarte- eta langile-gastuak, babes-ekipamenduetako gastuak eta prebentzio eta higiene sanitarioko materialak, seinaleztapen-elementuak, bai eta telelan-neurriak eta digitalizazioa errazten dituzten ekipamendu, programa eta zerbitzuak ere.

Hurrengo neurriak
Udalak beste 100.000 euro bideratuko ditu aurten, deskontu-bonuen bidez tokiko merkataritzan erosketak egitea sustatzeko kanpaina bat garatzeko, bai eta hurbileko merkataritzari babesa eta laguntza emateko beste komunikazio-ekimen batzuk garatzeko ere. Dagoeneko ezartzen ari diren beste neurri batzuez gain, hala nola ostalaritzarako terrazen tasatik salbuestea edo horien ordutegia zabaltzea.

Funts horiek guztiak Ekonomia Sustapenaren Arloan dagoeneko aurrekontuan sartutakoetatik datoz, eta horiekin batera beste arlo batzuetatik indartzekoak ere bai, hasiera batean udalerrian egin ezin izan diren edo egin ahal izango diren proiektuetarako partidak baitira. Alarma Egoeraren lehen egunetatik udal arloak berrantolatu ziren sinergiak sortzeko eta herritarrei laguntza eraginkor eta handiagoa eskaintzeko.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa