Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Apirilaren 20a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2020-06-01 Kultur Leioak San Juan etxetik ospatzera animatzen zaitu
jaiak / jaiak

Aurten, San Juan jaiak eta Leioako auzoetakoak oso ezberdinak izango dira osasun arrazoiengatik. Baina ez diogu horregatik jai egiteari utzi nahi. Kultur Leioak jai desberdin, parte-hartzaile eta etxekoetan parte hartzera animatzen zaitu.

San Juan jaietan, ekainaren 19tik 24ra, apaindu zure leihoa edo balkoia koadrilen kamisetarekin edo beste edozein gauzarekin eta bidali argazkia infokultur@leioa.net helbidera edota #LeioakoJaiakEtxean2020 hashtag-arekin etiketatu Facebook edo twitterren . Gainera, San Joan bezperako gauean, 23: 15ean, Leioa argituko dugu mugikorrarekin edo linterna batekin gure etxeetatik.

Aurreko urteetako San Joan jaietako unerik onenak ere gogoratu nahi ditugu. Horregatik, zuen laguntza eskatzen dugu. Bidal iezaguzue San Joanen argazki gogokoenak infokultur@leioa.net helbidera ekainaren 10a baino lehen. Argazki horiekin une onenen laburpen-bideoak egingo ditugu, eta programazio honen arabera emitituko ditugu Youtubeko gure kanalean:

EKAINAK 13, LARUNBATA: 10:00 Antzinako Eguna.

EKAINAK 14, IGANDEA: 12:00 Jota Txapelketa.

EKAINAK 19, OSTIRALA: 19:00 Pregoia eta txupinazoa
19:15 Koadrilen jaitsiera 20:00 Txosnak

EKAINAK 20, LARUNBATA: 11:00 Herri kirolak Koadrilak
12:00 Tortilla eta sandwitx txapelketa
13:00 koadrilen bazkaria
19:00 Playback koadrilak
21:00 Ikuskizunak.

EKAINAK 21, IGANDEA: 12:00 Elizaurreko aurreskua
18:00 Dantza alardea
19:00 koadrilak. Soineko merkea

EKAINAK 22, ASTELEHENA 17:00 Umeen ekintzak
17:30 Kronoeskalada / koadrilen frogak / Azeriaren ehiza
18:00 kirol frogak.

EKAINAK 23, ASTEARTEA: 19:00 Euskal kirolaren eguna
22:00 San Juan gaueko ikuskizuna eta akelarrea
23:00 San Juan sua

EKAINAK 24, ASTEAZKENA: 12:00 Ohorezko aurreskua
13:00 Jai giroa Leioan
21:00 Koadrilen sari banaketa
21:30 traka eta jai amaiera

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa