Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Apirilaren 20a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2020-05-26 Udalak ordubete luzatu du terrazen ordutegia
terrazas / terrazak

Leioako Udalak ordubete luzatu du udako asteburuetan terrazak erabiltzeko ordutegia. Horrela, datorren asteburutik aurrera, kanpoko terraza duten Leioako ostalaritza-negozioek 00: 00ak arte irekita eduki ahal izango dute ostiral, larunbat eta jaiegun bezperatan, irailaren 30a arte.

Neurri hori bat dator Alarma Egoeraren ondorioz hartutako neurriekin eta, murrizketa horiek Leioako ostalaritzari eta jatetxeei eragindako inpaktu ekonomikoa arintzea dute helburu.

Hala ere, Udalak ostalarien eta bezeroen erantzukizuna eskatzen jarraitzen du, osasun agintariek gomendatutako segurtasun eta higiene neurriak mantentzeko, COVID19-aren hedapena ekiditeko.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa