Leioa
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Apirilaren 20a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2020-05-22 Bloga eta youtube kanala estreinatu ditu Aterpe Leioa Gazteguneak
gaztegunea / gaztegunea

Aterpe Leioa Gazteguneak sare sozialetan presentzia gehiago izango du hemendik aurrera. Twitter-ean izateaz gain, youtube kanal berri bat ireki du eta, honetaz gain, bloga ere zabaldu du, bere erabiltzaileekin harremana estutzeko asmoz.

Youtube kanalan ekintza, tailer, ikastaro, edota erronka ezberdinak aurkitu ahal dituzte Gazteguneko erabiltzaileek. Blogean, berriz, atal ezberdinak daude, Gazteguneko zerbitzu ezberdinak biltzen dituztenak: Gazte Bulegoa, Gazteleku zerbitzua, Ikasketa gela.. eta horretaz gain, hartuemanak sustatzeko Iradokizunak jasotzeko atala ere badago.

Bideoak partekatzeko aukera ere ematen du blogak... erronkak proposatuko dira eta erabiltzaileek betetzeko gai direla erakutsi beharko dute. Horretarako, bideoak bidali behar dituzte gaztegunedigitala@gmail.com helbidera eta, zuzenean, blogean argitaratuko da. Adingabeen kasuan, guraso/tutoreok blogean bertan “Adingabeak baimentzeko frogagiri digitala” aurkituko duzue.

Hauek dira Gazteguneko kanalak:

www.gaztegunedigitala.blogspot.com
Youtube Kanala – Aterpe Leioa Gaztegunea
Twitter - @GazteguneaLeioa

Informazioa gehiago edo zalantzetarako: gazte@leioa.net

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa