Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Apirilaren 19a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2020-05-22 Emakumeentzako rap tailerra
rap / rap

Leioako Berdintasun sailak La Furia eta Rebeca Lane-ekin rap tailer baten parte hartzeko aukera ematen dizu. Ekaineko astearteetan garatuko den on line ikastaro honetan Leioako bost emakumek parte hartu dezakete. Bidali zure izen-abizenak laket@leioa.net helbidera.

Ikastaro honekin emakumearen gorputzak eta buruak dituzten gaitasunak garatzera bultzatu nahi dute. Eta horrekin batera, emakumeak musikan, bereziki, HipHop eta Rap kulturan betetzen duen paperaren paradigma apurtzea ere.

Bakoitzak, emakume gisa, dugun gorputz-esperientzietatik eta gure errealitatearen aniztasunetik abiatuta, musika, erritmoak eta letrak sortzen ikasiko dugu, zapalkuntzak apurtuz eta alternatibak eraikiz.

5 saio online izango dira.

Datak: ekainak 2, 9, 16, 23 eta 30. Astearteetan.

Ordua: 18:00 - 19:45.

Hizkuntza: gaztelania.

Jitsi Plataforman. Ikastaroko partaideek taldearen izena eta sarbidea zuzena jasoko dute.

Erlazionatutako dokumentuak:

Kartela (image/png, 1207 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa